Ohitura Zaharren Eguna 2022. Urriak 23, igandea

Garai bateko usadioetan eta ohituretan berriro ere murgildu nahiean, Ataunen, VI. Ohitura Zaharren Eguna antolatu du Jentilbaratza Kultur Elkarteak. Bertan garai bateko bizimoduan murgilduko da Ataun, aurtengo ekitaldian 50-70. hamarkadetara hurbilduko garelarik, eta herriko denda, taberna eta komertzioak izango direlarik gai nagusi. Goizeko 11:00etatik 14:00tara bitartean. Honako ekitaldiak ditugu prestatuta: [...]