Gaur abenduaren 20an, Ataun San Gregorioko Barandiaran museoan V. Jentilen Baratza ipuin eta marrazki lehiaketaren sari banaketa egin dugu. Ekitaldian, irabazleei saria emateaz gain, partaide guztiei zorionak eman zaie, egindako ahaleginagatik, eta datozen urteetako ekitaldietarako parte hartzen jarraitu dezaten eskatu.
Lehiaketan izan den partaidetza handia izan da, 49 partaide marrazki lehiaketan iouin lehiaketan Ataungo umeen artean 81 partaide, eta Goierriko mailan 61. Partaidetza handia eta epaileentzat lan gogorra lanak baloratzen. ari moduan, Ataungo denda eta komertzioetan eta Lazkaoko Gerriko liburu dendan gastatu daitezkeen bonoak izango dira.
Jentilbaratza Kultur Elkarteak, eskertu nahi die Goierri bailarako ikastetxeei (batez ere Beasaingo Loinazpe ikastetxeari eta Ataungo Joxemiel Barandiaran eskolari) eta bertako irakasleei, gazteen parte hartzea ahalbidetzeko ahalegin handia eta laguntza egokia eman baitigute.
Iruzkina utzi