Eguraldi iragarpenak gertutik jarraitu ditugu egun hauetan eta gaur antolakuntzakoek ibilbidea bertatik bertara ikusi eta gero, jarduera normaltasunez eta aldaketarik gabe gauzatzea erabaki da.
Hemen dituzue gomendio batzuk, bereziki laugarrena da oso garrantzitsua atzo egindako euria dela eta, baina gainera, hotza egingo du eta ondo babestuta etorri.
- Denboraz ibili Lizarrustira heltzeko. Ibilgailuak aparkatzeko zailtasunak egongo dira eta jardueraren puntualtasuna ziurtatzeko, gutxienez ordu erdi bat lehenago bertaratzea gomendatzen dizuegu ibilgailua utzi eta sarrerak hartzeko garaiz ibiltzeko.
- Aparkatzeko zailtasunak direla eta, ibilgailuak beteta etortzea eskatzen dizuegu, antolatu denboraz eta egunean bertan trafikoa antolatzen egongo den Ertzaintzaren gomendioei kasu egin.
- Sarrerak Lizarrustiko parketxean bertan eskuratu ahal izango dira egun berean erreserba agiria erakutsiz. Jende asko gelditu da sarrerarik gabe eta, egunean etortzerik izango ez bazenute, abisatu denboraz beste norbaitek aprobetxatu ahal izateko sarrera horiek.
- Mendi-ibilaldi bat izanik, eta bereziki aste honetan zehar egin behar duen eguraldia dela eta, mendirako arropa eta oinetako egokiak eramatea gomendatzen da. Baita ura ere.
- Ibilaldia ez da gomendagarria 3 urtetik beherako haurrentzat, baina, etorriko balira, bizkarreko motxilatan ahalko lukete joan (inolaz ere ez haurrentzako aulki edo kotxe-sillatan).
Mila esker aldez aurretik eta bihar arte!
PARKETXE SAREA eta JENTILBARATZA K.E.
Iruzkina utzi