Gau Ibilaldi Mitologikoa, Ataungo herribide zaharrean egiten da. Bide zidorra, Agauntza errekaren albotik doa eta asfaltatu gabe dago.
Txanda bakoitzean 600 lagun joango dira, bidea estua da eta bide erdia gauez egiten da.
Kontutan hartu beharreko gomendioak:
-Haur txikiak etortzen badira, motxila edo besoetan eraman. Bidea ez da egokia kotxesiletarako.
-Oinetako egokiak erabili. Bidean harriak eta zulotxoak aurkitu ditzakegu eta.
-Gaueko zatian, antortxak eta kandilak banatuko dira. Antortxak helduek eramateko dira.
-Auto gidariei laguntzeko, antolakuntzako jendea egongo da, bere esanei kasu egin.
-Autobusak egongo dira San Martingo plazan abiapuntura eramateko. 17:30tatik aurrea.
-Ibilaldiaren erdi parean komunak egongo dira.
-Ibilaldiaren hasieran eta amaieran antolakuntzak jana eta edana jarriko du.
-Linternaren bat edo mobila ondo kargatua eraman.
–SARRERARIK GABE ezingo da ibilaldia egin.
Iruzkina utzi