Mitoaldia orokorra 2018 4Uztailak 6
Errementari filma eskainiko da eta Paul Urkijo zuzendariarekin solasaldia egingo da 19:00etan Herri Antzokian.

Uztailak 7
Ataunen zehar ibilaldia egingo da mitologia gune esanguratsuenetatik, Jon Aizpuruaren eskutik. 10:00etan izango da hitzordua San Martingo plazan. Aurrez izena ematea ezinbestekoa da, toki mugatua baitago.

Uztailak 8
“Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak” izenburupean Marimunduko eta beste hainbat pertsonaiek ipuin kontaketa antzeztu ederra eskainiko dute Barandiaran Museoan. Bi saio eskainiko dira, bata goizeko 11:00etan eta bestea 12:30ean. Aurrez izena eman behar da, plaza mugatuak izango dira eta.

Uztailak 9-12
Udalekutako taldeentzat mitologia lantzeko tailer bereziak antolatuko dira Barandiaran Museoan, txikienak mundu mitologikoan murgil daitezen. Tailerrok goizez burutuko dira eta, toki mugatua dagoenez, berandu baino lehen erreserba egitea komeni da, aukera hau gal ez dezaten.

 

Uztailak 11
Juan Inazio Hartsuaga izango da aurtengo gonbidatu berezia Barandiaran Museoan. “Euskal mitologia egituratua” izeneko hitzaldia eskainiko digu arratsaldeko 19:00etan, euskaraz. Sarrera doakoa izango da, baina aurrez izena ematea ezinbestekoa da, toki mugatua baitago.

Uztailak 14
Gau ibilaldi mitologikoa. Garai bateko ipuin eta legenda harrigarrien munduan sartuko gara Ataungo bihotzean eta Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan. Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu bide-lagun. Horretarako, garai bateko herri bidean zehar, oinez egingo dugu Barandiaran Museotik abiatu eta San Martingo plazara. Ibilaldi harrigarria eta sorpresaz beterikoa izango da. Sarrerak aurrez hartu behar dira www.jentilenetorrera.eus atarian, aurtengoan plaza mugatuak izango dira eta.