Jon Aizpuruaren eskutik, bi ordu inguruko ibilaldi laburra egingo dugu, Jentilek egin omen zuten San Martingo Elizaren aurretik abiatuta. Bidean, garai bateko, leienda eta ipuin batzuk kokatuta dauden txokoetara hurbilduko gara: – Zaindiko atsoaren istorioa, Agerre baserrira jaisten ziren jentilak, Lamiñosingo lamiak eta abar. Historia eta mitoak uztartuko ditugu kontu-kontari. .
Uztailak 7, 10:00etan izango da hitzordua San Martingo plazan.
Aurrez izena ematea ezinbestekoa da, toki mugatua baitago.
Izen-ematea 943 180 335 / 688 895 069
Iruzkina utzi