2025 BATZAR NAGUSIA

Bazkide agurgarria, Honenbestez Jentilbaratza Kultur Elkartearen Batzar Nagusirako deia luzatzen dizugu. Eguna: otsailak 22, larunbata. Ordua: lehen deia, 10:45etan. Bigarren deia, 11:00etan. Lekua: Ataungo udaletxeko areto nagusia. Bertako gai zerrenda hau izango da: 2024ko memoria eta diru balantzea. 2025erako asmoak eta proposamenak. Galderak eta iradokizunak. Zuzendaritza berriaren aukeraketa.  

rena|2025-02-20T11:44:04+02:00Otsailak 20, 2025|Albisteak|0 iruzkin

X. JENTILENBARATZA MARRAZKI ETA IPUIN LEHIAKETAREN SARI BANAKETA

MARRAZKI LEHIAKETA: Urtarrilaren 29an eta otsailaren 5ean elkartu ziren Ataungo Joxemiel Barandiaran Herri Eskolan LH1etik LH6ra bitarteko ataundarrak. Guztira, 46 artelan, era honetan banatuta: LH1-2: 19 ; LH3-4: 15; LH5-6: 12 Sarituak: LH 1-2: 1- Zaira Fuentes Barrul 2- Araitz Irazustabarrena Etxeberria 3- Xabat Etxeberria Urteaga LH 3-4 1- Ixiar [...]

rena|2025-02-15T15:57:28+02:00Otsailak 15, 2025|Albisteak|0 iruzkin

ARALARKO IBILALDI MAGIKOA 2024. Jentilak, Olentzero, Mari Domingi…

SARRERAK AGORTU DIRA   Laister izango dugu aukera, pagadiz, goroldioz eta orbelez betetako ingurune magikoan murgiltzeko eta bertan bizi diren gizaki eta izakien artean ibiltzeko. Aralarko Ibilaldi Magikoa, ABENDUAREN 22an izango da eta sarrerak webgune honetan jarriko ditugu ABENDUAREN 4-an, 10:00etan. A 200 ikusleko 3 txanda izango dira. (3 txandetatik 1. txanda Ataungo [...]

rena|2024-12-04T11:10:52+02:00Azaroak 24, 2024|Albisteak|0 iruzkin

2025eko MITOAK BIZIRIK EGUTEGIA

Hemen da 2025ko egutegia, Mitoak Bizirik, Euskal Mitologiaren egutegia. Aurten online erosteko aukera izango duzu eta etxera bidaliko dizugu. Prezioa 8 €(5 €+ 3 € bidalketa-gastuak). Urtero bezala, gure pertsonaia mitologikoen argazkiez gain, lagun duten kondaira bat  etxeko txikienei kontatu ahal izateko. Ez galdu aukera. Eskaera egiteko, sakatu hemen.    

rena|2024-11-21T17:06:05+02:00Azaroak 19, 2024|Albisteak|0 iruzkin

MARIMUNDUKOREN IPUIN KONTAKETA ANTZEZTUAK 2024

Mitologia, ipuin edo kontu fantastiko sorta ez ezik, errealitatea esplikatzen duten argibideen multzoa da. Bizimodua arautzeko balio ez duenean baizik ez da bilakatzen mitologia kontu edo ipuin fantastiko bilduma, baina, orduan ere, ematen duen informazioa aintzat hartzeko modukoa da. Izan ere, beste azalpenik ezean, gertakari naturalei aurre egiteko nahiz euren [...]

rena|2024-09-26T13:05:00+02:00Irailak 26, 2024|Albisteak|0 iruzkin

X. GAU IBILALDI MITOLOGIKOARAKO GOMENDIOAK

Gau Ibilaldi Mitologikoa, Ataungo herribide zaharrean egiten da. Bide zidorra,  Agauntza errekaren albotik doa eta asfaltatu gabe dago. Txanda bakoitzean 600 lagun joango dira, bidea estua da eta bide erdia gauez egiten da. Kontutan hartu beharreko gomendioak: -Haur txikiak etortzen badira, motxila edo besoetan eraman. Bidea ez da egokia kotxesiletarako. -Oinetako egokiak erabili. [...]

rena|2024-07-12T09:13:05+02:00Uztailak 12, 2024|Albisteak|0 iruzkin

GAU IBILALDI MITOLOGIKOA 2024

GAU IBILALDI MITOLOGIKOA ATAUN 2024 “Gaua Gauezkoentzat” IKUSKIZUN BERRIA Uztailak 13, larunbata / 19:30 SARRERAK AGORTUTA   Ibilaldia Barandiaran Museotik, San Martingo plazara 3 km | 3 ordu inguru | 2 txanda * GARRAIOA: · 17:00etik aurrera autobus zerbitzua San Martindik San Gregoriora (doan). · Txandek kopuru mugatua izango dute. [...]

rena|2024-06-26T09:57:18+02:00Ekainak 11, 2024|Albisteak|0 iruzkin

MITOALDIA 2024

VII. MITOALDIA ATAUN, 2024 Bizi mitologia! KONTZERTUA Ekainak 15, 22:00 JON MAIA, “Kantu berri bat gara” Ataungo Herri Antzokian   HITZALDI MUSIKATUA Ekainak 19, 19:30 PATXI ZUBIZARRETA “Urbanita jentilaren aurrean”, Kontu-kantari Barandiaran museoan HITZALDIA Ekainak 27, 19:30 ASISKO URMENETA “Ni ez naiz Sorgina!” Suak garbituak, keak ezkutatuak Ataungo Udaletxean IRTEERA [...]

rena|2024-06-12T09:50:13+02:00Ekainak 11, 2024|Albisteak|0 iruzkin
Go to Top