About jentilbaratza.eus-admin

This author has not yet filled in any details.
So far jentilbaratza.eus-admin has created 81 blog entries.

SORGINAK

Sorginek akelarre izeneko bilerak egiten dituzte gauez, euskal mitologian. Katu, asto edo pizti itxura hartzen dute sarritan, eta gorputzaren atal bat falta zaie behin baino gehiagotan (eskua, hanka edo burua). XV- XVII. mendeetan sorginen aurkako hainbat epaiketa egin ziren Euskal Herrian eta auzi horietan guztietan herri-sineskeriak, erlijioa, auzokideen arteko liskarrak [...]

rena|2016-04-25T09:57:14+02:00Apirilak 25, 2016|Pertsonaiak|0 iruzkin

BASAJAUN

Izenak berak erakusten digu nor den Basajaun: basoko jauna. Indartsua eta garaia da, eta ilea belaunetaraino iristen zaio. Artaldea zaindu ez ezik, oihu eginda adierazten dio artzainari ekaitza datorrela. Abereak otsoetatik babesten ditu eta gertu dagoenean ardiek zintzarriak mugitzen dituzte. Tartalo edo Torto eta Jentilekin euskal mitologiaren basoko erraldoia da.

rena|2016-04-25T09:57:14+02:00Apirilak 25, 2016|Pertsonaiak|0 iruzkin

TORTO

Begi bakarreko izaki gaiztoa da Torto edo Tartalo. Haitzuloetan bizi da eta gazteak harrapatu eta jan egiten ditu. Greziako mitologiako ziklopeetan duke jatorria. Basajaun eta Jentilekin euskal mitologiaren basoko erraldoia da.

rena|2016-04-25T09:57:14+02:00Apirilak 25, 2016|Pertsonaiak|0 iruzkin

LAMIAK

Erreka-zuloetan egoten diren emakume eiteko izaki lirainak dira. Ahate- edo ahuntz-hanka bat dute, ilea urrezko orraziaz atontzen dute eta gizakiak liluratuta uzten dituzte. Grezia eta Erromako mitologian ere agertzen dira.

rena|2016-04-25T09:57:14+02:00Apirilak 25, 2016|Pertsonaiak|0 iruzkin

JENTILAK

Jentilak, kristautasunaren aurreko euskal herritarrak alegia, erraldoiak eta indartsuak dira. Mendian bizi dira eta etsaiei harritzarrak bota ohi dizkiete. Haiek eraiki dituzte, besteak beste, menhinrrak (jentil-arriak) eta cromlechak (jentil-baratzak), baita Euskal Herriko hainbat eliza, zubi eta etxe ere. Mairuak ere esaten zaie. Inork baino lehenagotik ezagutzen dute nekazaritza, eta gizakiari [...]

rena|2016-04-25T09:57:14+02:00Apirilak 25, 2016|Pertsonaiak|0 iruzkin

JENTILBARATZA KULTUR ELKARTEA

Jentilbaratza Kultur Elkartea 2012. urtean sortu zen. Euskal Kulturan sustraituta gaude. Euskal Mitologiaren inguruan Ataungo eta Euskal Herriko garai bateko sinesmen, ipuin zahar eta leiendak belaunaldi berrietara transmititu nahi ditugu. Gure arbasoen ohiturak eta errituak ez galtzeko, zubi-lana egin nahi dugu iturri zaharrak ur berria ematen segi dezan. Helburu horiek [...]

rena|2016-04-25T09:57:14+02:00Apirilak 25, 2016|Elkartea|0 iruzkin

JENTILEN ETORRERA EUSKAL MITOLOGIAREN BARRUAN

Ataunen mitoak bizirik "Joxemiel Barandiaranek jaso zuen mundu magikoa, ataundarrek antzeztua" 1.981an sortu zen JENTILEN ETORRERA eta BI URTEZ BEHIN, azaroaren lehen aste buruan, ospatzen da.            Euskal mitologian eta esaera zaharretan oinarritzen da ospakizun eta ikuskizun berezi hau.          Herriaren sinesmen, kontu zahar eta leiendak daude oinarrian: MITOAK. Mitologia [...]

rena|2016-04-25T08:38:44+02:00Apirilak 25, 2016|Jentilen etorrera|0 iruzkin
Go to Top