About jentilbaratza.eus-admin

This author has not yet filled in any details.
So far jentilbaratza.eus-admin has created 81 blog entries.

1.000 lagunetik gora Gau Ibilaldi Mitologikoan, Ataunen

Uztailaren 9an burutu zen Ataunen aurtengo V. Gau Ibilaldi Mitologikoa. Erabat arrakastatsua izan da beste behin ere, ikusle eta bisitari andana jaso dituelarik. 1000 lagunetik gora. bi taldetan banatuta. ibili ziren Agauntza errekaren ondo-ondotik doan herri bide ederrean zehar. Ikusleek, Mateo Txistu apaiza ehiztaria, lamiak, Joxemiel Barandiaran bizi izan zen [...]

rena|2016-07-10T19:33:16+02:00Uztailak 10, 2016|Albisteak|0 iruzkin

V. Gau Ibilaldi Mitologikoa

Egitaraua: 19:00-20:30. BARANDIARAN Museoa zabalik. Errota eta errotatxoa bisita gidatuak. 20:30. IBILALDIAREN HASIERA. Lehenengo taldearen irteera.   Ibilbidea: Garai bateko ipuin eta leienda harrigarrien munduan sartuko gara Ataunen bihotzean eta Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan. Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu bide-lagun. Horretarako, garai bateko herribidean zehar, oinez egingo [...]

rena|2016-06-24T16:27:16+02:00Ekainak 24, 2016|Albisteak|0 iruzkin

IBILALDI MAGIKOA ARALARREN

Aralarko parke naturalean, Lizarrustitik abiatu eta Alleku azpitik egiten den ibilaldia da hau. Euskal mitologia, pertsonaika, kondairak… pagadi, orbel eta goroldioaren lurraldean. Ataunen, Gipuzkoan, baina Nafarroaren muga-mugan. Bidean zehar, urrats batzuk Nafarroan egiten dira … Natura maite dugunontzat, inguru ederra benetan. Basoak, larreak, leizeak, kobazuloak, hegaztiak, piztiak, abere basatiak…. [...]

rena|2016-05-27T11:43:54+02:00Maiatzak 27, 2016|Ekintzak|1 Comment

GAU IBILALDI MITOLOGIKOA

Garai bateko ipuin eta leienda harrigarrien munduan sartuko gara Ataunen bihotzean eta Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan. Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu lagun bidean zehar. Horretarako, garai bateko herri-bidean, oinez egingo dugu Barandiaran Museotik abiatu eta San Martingo plazara, 3 kilometroko ibilaldi harrigarri eta sorpresaz betea. Pertsona helduek, [...]

rena|2019-04-29T17:42:10+02:00Apirilak 27, 2016|Ekintzak|0 iruzkin

IPUINAK ETA KONDAIRAK

Ataungo Mitologian barneratuz 1. Zaindegiko atsoa 2. Sanztegiko lamia 3. Tartalo 4. Muskiko basajauna eta Sanmartintxiki 5. Arratiñeako Jabier 6. Jentilek Artzate baserriko arrauka desegin zutenekoa Sorginen aztarnak jarraituz 7. Akelarrea Mandaibietan 8. Sakanako mandazaina Dantzalekun Jentilen kondairak 9. Zaindegiko Atsoa 10. Jentil harroaren arazoak 11. Urrezko izara eta Agerre [...]

rena|2019-04-29T17:42:00+02:00Apirilak 25, 2016|Ipuinak|0 iruzkin

ZEZENGORRI

Zezengorri kobazuloetan bizi den izakia da. Behi edo zezen gorriaren itxura hartzen du eta Mari euskal mitologiako jainkosaren bizilekuak zaintzen ditu. Mari bera dela uste duenik ere bada. Ohar bedi zezenak Europa hegoaldeko kultura guztian garrantzia handia izan duela.

rena|2016-04-25T09:57:14+02:00Apirilak 25, 2016|Pertsonaiak|0 iruzkin

MARI edo MARIMUNDUKO

Mari (edo Marimunduko Ataunen) euskal mitologiako jainkosa, izadiko erregina da. Gehienetan emakume gorputzarekin eta aurpegiarekin irudikatu da, dotore jantzita (usuenik gorriz). Zuhaitz, arrano, behi edo suzko emakume gisara ere agertzen da. Sugaar da bere bikotekidea. Hainbat menditako leizeetan bizi da (Larrunarri, Murumendi…)

rena|2016-04-25T09:57:14+02:00Apirilak 25, 2016|Pertsonaiak|0 iruzkin
Go to Top