About jentilbaratza.eus-admin

This author has not yet filled in any details.
So far jentilbaratza.eus-admin has created 81 blog entries.

Ataungo XII. Mondeju Lehiaketa 2023-11-12

Jentilbaratza K.E.ak antolatuta eta San Martin Jaien barnean, Ataungo XII. Mondeju Lehiaketa egin zen igandean. Ataungo Mondeju onenaren saria edizio honetan, Mikel Morearentzat izan da. Honekin batera sarituak Xabi Antza, bigarren postuan eta hirugarren postua Haritz Goñi izan dira. Aurten 7 lagunek parte hartu dute. Epaile lanetan jardun zuten sukaldari adituek Mikel Zeberioa (gastronomoa) Maite Garmendia (Maitte jatetxea); Santos Aldasoro (Arrano jatetxea), Inazio Garmendia eta Pili Barandiaran (herritarrak) izan ziren. Sekula baniño maila handiagoa iruditu zaie aurten aurkeztutako mondejuen maila eta kalitatea. Goraipatu zuten «jaki preziatu» hau mantentzeko ataundarrak egiten ari diren ahalegina eta animatu zuten gaztedia eta kaletar jendea ere tradiziozko langintza hau ikastera eta gordetzera. Baita ere, Mikel Zeberio ataundar gastronomo ospetsua izendatu da Mondeju Beltzaren Lagun, errekonozituz urte askotan janari honen suspertze eta indartzean burutu duen lana. Lehiaketarekin batera herritarrek mondeju pintxoak dastatzeko aukera izan zuten urtero bezala. ARGAZKI GUZTIAK

By |2023-11-22T15:36:39+02:00noviembre 14th, 2023|Albisteak|0 Comments

ARALARKO IBILALDI MAGIKOA 2023

Laister izango dugu aukera, pagadiz, goroldioz eta orbelez betetako ingurune magikoan murgiltzeko eta bertan bizi diren gizaki eta izakien artean ibiltzeko. Aralarko Ibilaldi Magikoa, ABENDUAREN 23an izango da eta sarrerak webgune honetan jarriko ditugu AZAROAREN 22an. Aralarko ibilaldi magikoa   200 ikusleko 2 txanda izango dira. (3. txanda Ataungo eskolako haurrentzako izango da) Sarrerak webgunean hartuko dira, baino egunean bertan Lizarrustiko parketxean ordainduko dira erreserba agiria erakutsiz. Gehienez 6 sarrera hartzea egongo da aldiko. 3 urtetik gorako haurrentzako eta familientzako ekintza bat da. Ingurune natural batean egongo gara, eta ikuslearen erantzukizuna izango da gu igaro aurretik bezala geratzea. Mendirako jantzimendu eta oinetako egokiak eramatea ezinbestekoa da. Ausartzen al zarete ametsak egia bihurtzen diren mundu misteriotsu eta magiko batean murgiltzen? Euskal mitologia eta bere pertsonaiak ezagutzeko aukera paregabea. Direnik ez da sinetsi behar; ez direnik ez da esan behar.            

By |2023-11-22T15:36:55+02:00noviembre 9th, 2023|Albisteak|0 Comments

2023ko IPUIN LEHIAKETAKO OINARRIAK

JENTILEN BARATZA IPUIN LEHIAKETA-2023 * LH1-2-3-4:
OINARRIAK * LH4 maila eta beheragoko geletako ikasleek parte hartu ahal izango dute. * Ipuinak euskaraz idatzita egon beharko dute. * Jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dira. * Bakoitzak idazlan bat entregatu ahal izango du. * Ipuinak Arial 12 eta espazio bikoitzean idatzi behar dira. Gehienez 3 orrialde. * GAIA: Euskal mitologiaren inguruko ipuinak izan beharko dira. Pertsonai hauetako bat gutxienez agertu beharko da ipuinean: Torto, Etsai, Marimunduko sorgina, lamiak edo Samartintxiki. * AURKEZPENA * Epemuga: Abenduaren 15a izango da ipuinak jasotzeko azkeneko eguna. * Hona bidali: jentilbaratza.ipuinak@gmail.com * Oharra: Helbide honetara bi dokumentu bidali beharko dira e-mail batean: * Dokumentu 1: Ipuina, izenburuarekin eta amaieran goitizen batekin. * Dokumentu 2: Ipuinaren izenburua, goitizena, izen - abizenak, maila, adina eta e-mail helbidea idatzita. * Bi dokumentuak .doc, .docx edo .pdf formatuetan bidali beharko dira. Artxiboek ipuinaren izenburua eduki beharko dute. * EPAIMAHAIA
Epaimahaia kultur elkarteak [...]

By |2023-11-22T15:36:58+02:00noviembre 3rd, 2023|Albisteak|0 Comments

MITOAK BIZIRIK. Egutegia 2024

Hemen da 2024ko egutegia, Mitoak Bizirik, Euskal Mitologiaren egutegia. Aurten online erosteko aukera izango duzu eta etxera bidaliko dizugu. Prezioa 8 €(5 €+ 3 € bidalketa-gastuak). Urtero bezala, gure pertsonaia mitologikoen argazkiez gain, lagun duten kondaira bat  etxeko txikienei kontatu ahal izateko. Ez galdu aukera. Eskaera egiteko, sakatu hemen.  

By |2023-11-22T15:37:03+02:00noviembre 1st, 2023|Albisteak|0 Comments

MONDEJU LEHIAKETA. ATAUN 2023

AZAROAK 12 Igandea, 12:30etan ARAUAK: Parte hartzaileak: Ataungo edozein herritarrek parte har dezake. Izen ematea: Azaroaren 07rako eman behar da. 649011292 (J.R. Munduate) edo 686892507 (D. Etxeberria) Parte hartzaileei, 40 € emango zaie ardi osagaiak lortzeko. Aurkezpena: - Mondejuak, egosita beren saldarekin ekarri behar dira, azaroaren 12an goizeko 11:00tarako Plaza Berriko karpara. - Korda bat 5 mondejukin ekarri beharko dira. Lehiaketa: Epaimahaia 12:30etan hasiko da puntuatzen. Puntuazio irizpideak: Usaina, zaporea, ebaketa eta nahasketako osagaien txikitze-tamaina hartuko dira kontuan. Sariak: 1. - 150 € eta oroigarria 2. - 120 € 3. - 100 € MONDEJU PINTXOAK DASTATZEKO AUKERA IZANGO DA! — 22 octubre JENTILEN ETORRERA 2023 AMAITU DA. Inoiz baino egiazko eta inoiz baino mitoago: ATAUN eta JENTILAK bat eginda. Urte bat gehiagoz, jentilen mundu miresgarri eta misteriotsuan murgildu ginen atzo Ataunen. JENTILEN ETORRERA oso arrakastatsua bizi izan genuen. 1500 lagun inguru, aho zabalik, batzuetan barretxoa ezpainetan zutela baina gehienetan beldurrez [...]

By |2023-11-22T15:37:07+02:00octubre 25th, 2023|Albisteak|0 Comments

MITOALDIA 2019 Bizi mitologia Ataunen

Uztailak 5,  20:00 Hitzaldia: “Harria, maitasun istorioa”.   Iñaki Perurena. Astigarragako parkean.* Iñaki Perurena harriarekin datorkigu oraingoan ere, baina ez ohiko moduan, ordea. Euskal Herriaren historian harriak duen zer esanaz , duen eraginaz eta berak harriarekin izan duen hartuemana modu berezian azalduko digu ordu bete inguru irauten duen emankizun poetikoan. Emankizunarekin batera erakustaldia ere egingo du. Berak dioen moduan “harria urteetako bidelaguna izanda bizi oso bat daramat harriarekin eta berarekin jarraitu nahi dut”. Harria metafora bihurtzen du Iñakik emanaldian, adibide eta hausnarketa. * Eguraldi txarra balitz Udaletxeko ganbaran. Uztailak 6,  09:30 “Murkoondo, Ataungo bihotza” ibilaldi gidatua. Jon Aizpurua. San Martingo plazatik irteera.(1) Jon Aizpuruaren gidaritzapean Ataungo gune esanguratsuenetako batean barneratuko gara, Murkoondon. Joxemiel Barandiaranen kabi, bere bizitzan izan ziren leku garrantzitsuak  ezagutzeko aukera izango dugu eta beste ataundar ospetsuei buruzko azalpenak ere emango dira. 2 ordu inguruko ibilaldia izango da. (1) Izena eman aldez aurretik jentilbaratzake@gmail.com atarian. [...]

By |2019-06-20T19:39:23+02:00junio 18th, 2019|Agenda, Albisteak|0 Comments

MITOAK

Irudikapen zientifikoen mundua txiki xamarra da berez. Haratago, badira oraindik beste gune izugarri handi ilunak, misterioz beteak, edo haien izatea sumatu baino egiten ez ditugunak. Misterio batzuk ulertu ahal izateko, gizakiak hipotesiak asmatu eta formulatu behar izan ditu, jada ezagutzen denaren mugen barruan betiere, bere desioen gustuko eta beldurren araberako irudiak sortu ez dituenean, fenomeno mota bakoitzaren egile bezala, jainkozko bat aipatuz edo bere inguruko gauzeri jainkozko ahalmenak egotzik. Gaur egunean oraindik, zientzia izadiaren misterio zahar asko arrazionalizatzera iritsi bada ere, antzinako mito guztiak desterratu ez da lortu; ez eta berriak sortzen joaterik eragotzi ere. Gure herrikoetara bilduz, tradizioaren bidetik gaurdaino iritsi zaizkigun mitoak eta haueri lotutako ohiturazko gertakariak azalzen saiatuko gara hemen. Euskal mitologiako numenen izendegian azaltzen diren zenbait izenek badute mitologia indoeuroparrarekin zerikusirik haien ahalmenak guxi-asko hauekin ez badira beti bat etortzen ere. Gure herriak bere zeinu, ahalmen eta irudi propioak erantsi dizkie. Lan honetan, sineskizun eta elezaharretako [...]

By |2019-06-04T12:56:22+02:00junio 4th, 2019|Joxemielen txokoa|0 Comments

III. MITOALDIA

Laister da hemen III. MITOALDIA. Adi egon gure web orrira eta sare sozialetara. Laister III. Mitoaldiaren informazio guztia publikatuko bait dugu; Egitaraua, ekintzak, ordutegiak… Mitologiaz beterik etorriko da. #mitologiabizirik

By |2019-06-04T12:54:38+02:00junio 4th, 2019|Agenda|0 Comments
Go to Top