About jentilbaratza.eus-admin

This author has not yet filled in any details.
So far jentilbaratza.eus-admin has created 81 blog entries.

Olentzeroaren bila Aralarren

Olentzero ikusi nahi? Jentil eta sorginen artean, zuen zai egongo da, Abenduak 23an Aralarren.  Izen ematea Abenduak 14an irekiko da goizeko 10:00etan. 943180335 telefonoan edo eta barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidean eman beharko duzue zuen izenematea.    Ez galdu aukera Olentzero, Torto, sorginak eta beste hainbat pertsonai mitologiko ikusteko. 

By |2019-03-29T12:31:55+02:00diciembre 13th, 2018|Albisteak|0 Comments

Ataungo mondeju beltza lehiaketa eta ipuin eta marrazki lehiaketan sari banaketa

ATAUNGO IX. MONDEJU BELTZA LEHIAKETA 2018-11-11 Jentilbaratza K.E.ak antolatuta eta San Martin Jaien barnean, Ataungo IX. Mondeju Lehiaketa egin zen igandean. Ataungo Mondeju onenaren saria edizio honetan, Xabier Antzarentzat izan da. Honekin batera sariatuak izan ziren baita ere Mikel Morea, bigarren postuan eta Iban Sukia, hirugarren postuan. Aurten 6 lagunek hartu dute parte. Epaile lanetan jardun zuten adituek Iker Markinez (Kuko jatetxea; Maite Garmendia (Maitte jatetxea); Santos Aldasoro (Trikuharri jatetxea), Inazio Garmendia eta Pili Barandiaran (herritarrak) izan ziren. Oso goian jarri zuten aurkeztutako mondejuen maila eta kalitatea. Goraipatu zuten baita ere «jaki preziatu» hau mantentzeko ataundarrak egiten ari diren ahalegina eta animatu zuten gaztedia eta kaletar jendea ere tradiziozko langintza hau ikastera eta gordetzera. Baita ere aipatzekoa Joxe Ramon Erauskin-i eman zitzaion oroigarria, Mondeju Beltzaren Lagun izendatuz eta errekonozituz janari honengatik burutu duen lana. Lehiaketarekin batera herritarrek mondeju pintxoak dastatzeko aukera izan zuten urtero bezala. IV JENTILEN BARATZA IPUIN ETA [...]

By |2019-03-29T12:32:33+02:00noviembre 12th, 2018|Albisteak|0 Comments

Ataungo mondeju beltza lehiaketa 2018

Gure betiko janari hau suspertu eta zabaldu nahian, San Martinetan, Ataungo Mondeju Beltza Lehiaketa antolatu oi dugu.   Bertan parte hartzea bultzatu nahian alde batetik eta bestalde behar bada janari hau egiteko ohitura geroz eta urriagoa denez, gure bizimodutik desagertzear ia, egoki ikuten dugu ikastaro bat antolatzea.   Gureak diren gauzak zaindu nahi baditugu belaunaldi berrietara transmisioa egin beharra dago.   Hori da gure asmoa behintzat Ataungo Mondeju Beltzarekin.  

By |2019-03-29T12:32:50+02:00octubre 31st, 2018|Albisteak|0 Comments

V. Ohitura zaharren eguna

Ohitura Zaharren Eguna 2018 Urriak 21, igandea Garai bateko usadioetan eta bizi moduan berriro ere murgildu nahiean, Ataunen, V. Ohitura Zaharren Eguna antolatu du Jentilbaratza Kultur Elkarteak. Bertan garai bateko bizi moduan murgilduko da Ataun, Ataungo herritarren eta baserritarren bizitzan garrantzia zeukaten gauzak ikusteko aukera izango delarik, goizeko 11:00etatik 14:00tara bitartean: -Ganadu erakusketa.-Belarretan lanean, sorta belarrak kablez, zugatza egiten, ...-Herritarren barazki eta produktuekin postuak.-Barazkiak, gazta egiten, txerrikiak, frutak, aleak, ...-Sendabelarrak, eztia, ...-D. Juan Txiki gogoan.-Ataungo iturri desberdinetako urak.-Sukalde zaharra erakusgai-Garai bateko erromeria.-Talogileak.-Umeen jolasak,-Auto zaharrak,-Eskulanak, tallak, gantxilloa, saskigilea, ...-Txistulariak, trikitilariak, bertsolariak, kantu poteoa, ... LEHENGO ERARA JANTZITA.Horretarako Ataundarrei eta Eguna behar bezala girotzeko lehengo erara jantzita etortzea eskatzen zaie. HERRI BAZKARIA. 15:00etan, Herri Bazkaria izango da Bitor Jatetxean, kuadrillan eta giro ederrean otordua ospatzeko! Helduak 18€ eta umeak 10€an. Txartelak salgai egongo dira aurrez ohiko lekuetan.

By |2019-03-29T12:36:04+02:00octubre 1st, 2018|Albisteak|0 Comments

Gau ibilaldi mitologikoa – Kontutan hartu beharreko gomendioak

Gau Ibilaldi Mitologikoa, Ataungo herribide zaharrean egiten da. Bide zidorra,  Agauntza errekaren albotik doa eta asfaltatu gabe dago. Txanda bakoitzean 600 lagun baino gehiago joango dira, bidea estua da eta bide erdia gauez egiten da. Kontutan hartu beharreko gomendioak: -Haur txikiak etortzen badira, motxila edo besoetan eraman. Bidea ez da egokia kotxesiletarako. -Oinetako egokiak erabili. Bidean harriak eta zulotxoak aurkitu ditzakegu eta. -Gaueko zatian, antortxak eta kandilak  banatuko dira. Antortxak helduek eramateko dira. -Auto gidariei laguntzeko, antolakuntzako jendea egongo da, bere esanei kasu egin. -Autobusak egongo dira San Martingo plazan abiapuntura eramateko. -Ibilaldiaren erdi parean komunak egongo dira.

By |2019-03-29T12:37:14+02:00julio 6th, 2018|Albisteak|0 Comments

Sarrerak lortzeko aukerak

Webean jarrita zeuden sarrerak agortu badira ere, aukera duzue lortzeko Ataungo ohiko lekuetan uztailaren 10arte. Baita ere adieraz, uztailaren 11n, eguerdiko 12:00etan itzuliak izan diren sarrerak eta herrian hartu ez direnak berriro gure webean jarriko ditugula eskuragarri.

By |2019-03-29T12:35:41+02:00junio 27th, 2018|Albisteak|0 Comments

Errementari filma eta Paul Urkijo zuzendariarekin solasaldia – Mitoaldia

Errementari filma arrakastatsua eskainiko da, eta Paul Urkijo zuzendariarekin solasaldia egingo da 19:00etan Herri Antzokian.Errementari 2017an Paul Urkijo arabar zuzendariak egindako euskal filma da, Patxi Errementariaren kondairan oinarritua (Joxemiel Barandiaranek jasoa). 2017ko Sitgesko Fantasiazko Zinemaldian aurkeztu zuten eta 2018ko neguan estreinatu zuten. Sinopsia: "Hamar urte pasatu dira 1833ko Lehen Karlistalditik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate." Egunean bertan aforoa bete arte emango dira sarrerak.Sarrera doan. Uztailaren 6an, 19:00an, Herri Antzokian.

By |2019-03-29T12:34:27+02:00junio 24th, 2018|Albisteak|0 Comments

Ibilaldi Gidatua – Mitoaldia

Jon Aizpuruaren eskutik, bi ordu inguruko ibilaldi laburra egingo dugu, Jentilek egin omen zuten San Martingo Elizaren aurretik abiatuta. Bidean, garai bateko, leienda eta ipuin batzuk kokatuta dauden txokoetara hurbilduko gara: - Zaindiko atsoaren istorioa, Agerre baserrira jaisten ziren jentilak, Lamiñosingo lamiak eta abar. Historia eta mitoak uztartuko ditugu kontu-kontari.  . Uztailak 7, 10:00etan izango da hitzordua San Martingo plazan. Aurrez izena ematea ezinbestekoa da, toki mugatua baitago. Izen-ematea 943 180 335 / 688 895 069

By |2019-03-29T12:36:26+02:00junio 24th, 2018|Albisteak|0 Comments

Ipuin kontaketa – Mitoaldia

Uztailak 8, 11:00tan eta 12:30tan, Barandiaran Museoan.   “Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak” izenburupean Marimunduko eta beste hainbat pertsonaiek ipuin kontaketa antzeztu ederra eskainiko dute Barandiaran Museoan. Bi saio eskainiko dira, bata goizeko 11:00etan eta bestea 12:30etan. Aurrez izena eman behar da, plaza mugatuak izango dira eta. Izen-ematea 943 180 335 / 688 895 069

By |2019-03-29T12:36:39+02:00junio 24th, 2018|Albisteak|0 Comments
Go to Top