Errementari filma arrakastatsua eskainiko da, eta Paul Urkijo zuzendariarekin solasaldia egingo da 19:00etan Herri Antzokian.
Errementari 2017an Paul Urkijo arabar zuzendariak egindako euskal filma da, Patxi Errementariaren kondairan oinarritua (Joxemiel Barandiaranek jasoa).
2017ko Sitgesko Fantasiazko Zinemaldian aurkeztu zuten eta 2018ko neguan estreinatu zuten.
Sinopsia: «Hamar urte pasatu dira 1833ko Lehen Karlistalditik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate.»
Egunean bertan aforoa bete arte emango dira sarrerak.
Sarrera doan.
Uztailaren 6an, 19:00an, Herri Antzokian.
Leave A Comment