Uztailak 5, 20:00
Hitzaldia: “Harria, maitasun istorioa”. Iñaki Perurena.
Astigarragako parkean.*
Iñaki Perurena harriarekin datorkigu oraingoan ere, baina ez ohiko moduan, ordea. Euskal Herriaren historian harriak duen zer esanaz , duen eraginaz eta berak harriarekin izan duen hartuemana modu berezian azalduko digu ordu bete inguru irauten duen emankizun poetikoan. Emankizunarekin batera erakustaldia ere egingo du. Berak dioen moduan “harria urteetako bidelaguna izanda bizi oso bat daramat harriarekin eta berarekin jarraitu nahi dut”. Harria metafora bihurtzen du Iñakik emanaldian, adibide eta hausnarketa.
* Eguraldi txarra balitz Udaletxeko ganbaran.
Uztailak 6, 09:30
“Murkoondo, Ataungo bihotza” ibilaldi gidatua. Jon Aizpurua.
San Martingo plazatik irteera.(1)
Jon Aizpuruaren gidaritzapean Ataungo gune esanguratsuenetako batean barneratuko gara, Murkoondon. Joxemiel Barandiaranen kabi, bere bizitzan izan ziren leku garrantzitsuak ezagutzeko aukera izango dugu eta beste ataundar ospetsuei buruzko azalpenak ere emango dira. 2 ordu inguruko ibilaldia izango da.
(1) Izena eman aldez aurretik jentilbaratzake@gmail.com atarian.
Uztailak 7, 11:00/12:30
Ipuin kontaketa Marimundukoren eskutik.
Barandiaran Museoa (2)
“Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak” izenburupean Marimunduko eta beste hainbat pertsonaiek ipuin kontaketa antzeztua eskainiko dute Barandiaran Museoan. Bi saio eskainiko dira, bata goizeko 11:00etan eta bestea 12:30ean. Aurrez izena eman behar da, plaza mugatuak dira eta.
(2) Izena eman aldez aurretik Barandiaran Museoan: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net
Uztailak 8-12, 09:00/11:00
Udalekuentzat mitologia tailerrak.
Barandiaran Museoa (2)
Udalekuetako taldeentzat mitologia lantzeko tailer bereziak antolatuko dira Barandiaran Museoan, txikienak mundu mitologikoan murgil daitezen. Tailerrok goizez burutuko dira eta, toki mugatua dagoenez, berandu baino lehen erreserba egitea komeni da, aukera hau gal ez dezaten.
(1) Izena eman aldez aurretik jentilbaratzake@gmail.com atarian.
Uztailak 9, 19:00
Hitzaldia: “Barandiaran eta mitoak”. Joseba Aurkenerena.
Barandiaran Museoa
Ama ataundarra. Gurasoengandik etorri zaizkio bizitzan izan dituen bi zaletasun handiak, aitaren aldetik historiarekikoa eta euskal mitoarekikoa amaren aldetik. Donostian historia ikasketak egin zituen eta lanbidez irakasle aritu izan da.Besteak beste, Karmel, Maiatz, Hatsaren Poesia, Eskuz eta Begiz, Elinberri.eus, Zu-Zeu.eus eta Kazeta.eus agerkarietan idazten du. Baditu hainbat liburu plazaraturik. Gai nagusiak euskal historia, etnografia eta mitologiakoak izan dira. Horietako batzuk: – Euskal sinesmen zaharrak – Harribeltzetako ipuinak – Sorgin mainguak dabiltz – Euskaldunon mundua hizpide – Axularren itzala – Gureak eta mundu zabalekoak – Iparmina – Iragana ere gaur da – Euskal Herria beti!
Uztailak 13, 20:00
VIII. Gau Ibilaldi Mitologikoa.
Garai bateko ipuin eta legenda harrigarrien munduan sartuko gara Ataungo bihotzean eta Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan. Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu bide-lagun. Horretarako, garai bateko herri bidean zehar, oinez egingo dugu Barandiaran Museotik abiatu eta San Martingo plazara. Ibilaldi harrigarria eta sorpresaz beterikoa izango da. Sarrerak aurrez hartu behar dira www.jentilbaratza.eus atarian eta Ataungo ohiko lekuetan, plaza mugatuak izango dira eta. Sarrerak Ekainaren 25ean 12:00tan jarriko dira aurrez hartzeko.
Leave A Comment