JENTILBARATZA KULTUR ELKARTEA (Ekintzen laburpen bat)
Euskal mitologiaren inguruan egiten ditugun lanen laburpen bat da bideo hau. Ataunen, Euskal mitologia bizirik. https://youtu.be/ZaTnL8uQECY
Euskal mitologiaren inguruan egiten ditugun lanen laburpen bat da bideo hau. Ataunen, Euskal mitologia bizirik. https://youtu.be/ZaTnL8uQECY
Nondik zetorkion Jose Miguel Barandiarani bere herriaren historia ezagutzeko grina? Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak HEZIMUBIrekin batera ekoiztutako ‘1,2,3 Barandiaran’ egitasmoaren 1.go bideo honetan galderari erantzuna ematen zaio.
Datorren asteetan, Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak HEZIMUBIrekin batera garatu duen ‘1,2,3 Barandiaran’ egitasmoa aurkeztuko dizuegu. Hamar bideo laburrez osatuta dago eta Jose Miguel Barandiaran antropologo eta etnografo ataundarraren bizitzako hainbat gorabehera kontatzen dira bertan. Honako bideo hau egitasmoaren aurkezpen bideoa da.
Hemen dituzue Abenduaren 22an egin genuen Jentilak eta Olentzero Aralarko ibilaldi magikoaren argazkiak
Gaur abenduaren 20an, Ataun San Gregorioko Barandiaran museoan V. Jentilen Baratza ipuin eta marrazki lehiaketaren sari banaketa egin dugu. Ekitaldian, irabazleei saria emateaz gain, partaide guztiei zorionak eman zaie, egindako ahaleginagatik, eta datozen urteetako ekitaldietarako parte hartzen jarraitu dezaten eskatu. Lehiaketan izan den partaidetza handia izan da, 49 partaide marrazki [...]
Jentilak eta Olentzero ibilaldirako izen-ematea bete egin da. Egon den demanda izugarria izan da, eta weba momentu batzuetan erorita egon da. Prozesua amaitzea lortu badezute 2 korreo iritsiko zitzaizkizun. Iritsi ez bazaizkizu, ez dezu lortu, ala izan bada asko sentitzen dugu.
Atzokoan, gure zerbitzariak huts egin zuen. Ezin izan genuen izen-ematea webean eskuragarri jarri. Honen aurrean, zerbitzaria aldatu eta izen-emate data berri bat jartzea erabaki genuen. Izen-emate berria Abeduaren 11n izango da. 9:00tan. Asko sentitzen dugu sortuko genituen eragozpenak.
Izenematea egiteko eguna eta ordua iristen denean, gure webguneko EKINTZAK sailean aurkituko dituzu 2 txandetarako izenemate lekuak. Izen ematean zapaltzen duzuenean, pantaila hau azalduko zaizue. Bertan zenbat sarrera behar dituzuen aukeratu (+ eta - erabiliz) eta ondoren HARTU sakatu. Ondorengo pantailan, dena ondo badago, ERRESERBA [...]
Ataungo Lizarrusti Parketxean abenduaren 22rako antolatu dugu “Jentilak eta olentzero” ibilaldi magikoa. Izena emateko abenduaren 4ean 9:00etan, gure web orrian (www.jentilbaratza.eus) erreserba egin beharko da. Erreserba hau egunean bertan Lizarrustiko Parketxean sarrerarengatik aldatu beharko da (3€ pertsonako). Aurrez, esan, jakin badakigula oso denbora gutxian agortuko direla lekuak, urtero bezala ehunka [...]
2019-11-10 Jentilbaratza K.E.ak antolatuta eta San Martin Jaien barnean, Ataungo X. Mondeju Lehiaketa egin zen igandean. Ataungo Mondeju onenaren saria edizio honetan, Leire Morearentzat izan da. Honekin batera sarituak izan ziren bigarren postuarekin, taldean aurkeztu ziren Ane Tapia, Egoitz Goikoetxea eta Mikel Dorronsoro. Hirugarren postua, Xabier Antzarentzat suertatu zen. Aurten [...]