Jentilbaratza K.E.ak antolatuta eta San Martin Jaien barnean,
Ataungo XII. Mondeju Lehiaketa egin zen igandean.
Ataungo Mondeju onenaren saria edizio honetan, Mikel Morearentzat izan da. Honekin batera sarituak Xabi Antza, bigarren postuan eta hirugarren postua Haritz Goñi izan dira.
Aurten 7 lagunek parte hartu dute.
Epaile lanetan jardun zuten sukaldari adituek Mikel Zeberioa (gastronomoa) Maite Garmendia (Maitte jatetxea); Santos Aldasoro (Arrano jatetxea), Inazio Garmendia eta Pili Barandiaran (herritarrak) izan ziren. Sekula baniño maila handiagoa iruditu zaie aurten aurkeztutako mondejuen maila eta kalitatea. Goraipatu zuten «jaki preziatu» hau mantentzeko ataundarrak egiten ari diren ahalegina eta animatu zuten gaztedia eta kaletar jendea ere tradiziozko langintza hau ikastera eta gordetzera.
Baita ere, Mikel Zeberio ataundar gastronomo ospetsua izendatu da Mondeju Beltzaren Lagun, errekonozituz urte askotan janari honen suspertze eta indartzean burutu duen lana.
Lehiaketarekin batera herritarrek mondeju pintxoak dastatzeko aukera izan zuten urtero bezala.
Iruzkina utzi