ATAUNGO IX. MONDEJU BELTZA LEHIAKETA

2018-11-11

Jentilbaratza K.E.ak antolatuta eta San Martin Jaien barnean, Ataungo IX. Mondeju Lehiaketa egin zen igandean.

Ataungo Mondeju onenaren saria edizio honetan, Xabier Antzarentzat izan da. Honekin batera sariatuak izan ziren baita ere Mikel Morea, bigarren postuan eta Iban Sukia, hirugarren postuan.

Aurten 6 lagunek hartu dute parte.

Epaile lanetan jardun zuten adituek Iker Markinez (Kuko jatetxea; Maite Garmendia (Maitte jatetxea); Santos Aldasoro (Trikuharri jatetxea), Inazio Garmendia eta Pili Barandiaran (herritarrak) izan ziren. Oso goian jarri zuten aurkeztutako mondejuen maila eta kalitatea. Goraipatu zuten baita ere «jaki preziatu» hau mantentzeko ataundarrak egiten ari diren ahalegina eta animatu zuten gaztedia eta kaletar jendea ere tradiziozko langintza hau ikastera eta gordetzera.

Baita ere aipatzekoa Joxe Ramon Erauskin-i eman zitzaion oroigarria, Mondeju Beltzaren Lagun izendatuz eta errekonozituz janari honengatik burutu duen lana.

Lehiaketarekin batera herritarrek mondeju pintxoak dastatzeko aukera izan zuten urtero bezala.

IV JENTILEN BARATZA IPUIN ETA MARRAZKI LEHIAKETA

IV Jentilen Baratza ipuin eta marrazki lehiaketako sariak banatu ditugu gaurkoan, azaroaren 11an, eguerdian, Ataun San Martingo festen ekitaldien barruan. Epaimahaiek ahobeteko erabakia eman dute, eta jasotako lan askoren kalitate handia azpimarratu dute.

Marrazki lehiaketan 46 parte hartzaile egon dira (Ataungo LHko umeei irekia izan da). 3 maila egon dira, guztira, iazko ekitaldiarekin konparatuta parte hartzea asko igo delarik. Kalitate oneko lanak jaso ditugu.

Ipuin lehiaketan 85 parte hartzaile egon dira DBHko mailan (Goierriko gazteek parte hartu zezaketeen) eta 66 parte hartzaile LHko mailan (Ataungo eskolako ikasleei zuzenduta zegoen lehiaketa hau). Jasotako ipui kopurua handia izan da, eta horietako asko, kalitate handikoak.

Sarituen zerrenda erantsitako dokumentuan duzue.

IPUIN LEHIAKETA LH (Ataungo umeak)

1 POL ELGARRESTA Hamaiketakoa

2 HAITZ URRESTARAZU Sua gaixorik

3 INTZA AMUNDARAIN Basoko misterioa

IPUIN LEHIAKETA DBH (Goierriko gaztetxoak)

1 JUNE AIESTARAN Adatsa maite ez zuen lamia

2 UXUE LLORENTE Gabon gaueko misterioa

3 LEIRE BARANDIARAN Eguzkilore

MARRAZKI LEHIAKETA LH1-2 (Ataungo umeak)

1 UNAX SANTANA

2 GARAZI JAUREGI

3 ENARA AIZPURU

MARRAZKI LEHIAKETA LH3-4 (Ataungo umeak)

1 AIORA JAUREGI

2 BEÑAT BIKUÑA

3 LIA GOENA

MARRAZKI LEHIAKETA LH5-6 (Ataungo umeak)

1 AETZ SAN SEBASTIAN

2 INTZA AMUNDARAIN

3 HAITZ URRESTARAZU

 

Jentilbaratza Kultur Elkarteak, eskertu nahi die Goierri bailarako ikastetxeei (batez ere Beasaingo Loinazpe ikastetxeari eta Ataungo Joxemiel Barandiaran eskolari) eta bertako irakasleei, gazteen parte hartzea ahalbidetzeko ahalegin handia eta laguntza egokia eman baitigute. Ataungo udalari ere eskerrak eman nahi diogu, ematen diguten laguntzagatik.

Azkenik, zorionak eman nahi diegu Ataungo eta Goierriko gazteei, beren parte hartzeagatik eta erakutsi duten interesagatik. Sarituak gutxi batzuk izan diren arren, irabazleak denak dira eta horrelaxe jarraitzea opa diegu. Ziur hurrengo ekitaldietan ere parte hartzeko gogoz egongo direla dagoeneko.

Argazki guztiak

2018/11/11 MONDEJU BELTZA LEHIAKETA ETA IPUIN ETA MARRAZKI SARI BANAKETA