ARALARKO IBILADI MAGIKOA, EZ DA EGINGO.
Covid gaitzaren bilakaera dela eta, adierazi nahi dugu, abenduaren 20an egiteko ginan Aralarko Ibilaldi Magikoa asko sentituz, ez dela egingo. Eutsi goiari eta Bizi Mitologia!
Covid gaitzaren bilakaera dela eta, adierazi nahi dugu, abenduaren 20an egiteko ginan Aralarko Ibilaldi Magikoa asko sentituz, ez dela egingo. Eutsi goiari eta Bizi Mitologia!
? JENTILEN ETORRERA ? ?? Ederra izan zen atzokoa, kale ibilaldia, kiroldegiko ikuskizuna… baina batez ere, zoragarria da herria auzolanean, taldean lanean ikustea. ?? Eskerrik asko modu batera edo bestera atzoko eguna ikusgarria izateko ahalegina egin duzuen guztioi. 40 urte aurten. Horrelaxe urte askoan, elkarrekin gure herria eta mitoak zainduz [...]
Ataun Euskal Herriko mitologiaren erreferentzia nagusi izan dadin nahi dugu eta, hain zuzen, horrexegatik antolatu dugu IV. Mitoaldia, urriaren 1etik azaroaren 6ra. Hitzaldiak, filmak, Udalekuetako taldeentzat jarduera bereziak, Ataungo mitologia gune esanguratsuenetatik ibilaldia,... Hona aurtengo egitarau zehatza: Urriak 1, ostirala, 19:00tan. Herri Antzokian Hitzaldia: “Mitoak eta kontu zaharrak, Joxe Arratibel”. Bernardo [...]
1981ean sortu zen eta Euskal Mitologian oinarritutako ikuskizun berezia da. Herri antzerkia zutabe eta garai bateko sinesmenak ardatz. Urtero bi edo hiru legenda edo istorio errepresentatzen dira. 50 inguru herri aktorek hartzen dute parte, 150 bat lagun kale ibilaldiko pertsonai eta antolaketa lanetan. Jentil, sorgin, Torto, Basajaun, Akerbeltz, Zezengorri, Samartin [...]
Jon Aizpuruaren gidaritzapean Ataungo gune esanguratsuenetako batean barneratuko gara, San Gregoriotik Ergoiena auzora Joxe Arratibelen kabi, bere bizitzan izan ziren leku garrantzitsuak ezagutzeko aukera izango dugu eta beste legenda eta ataundar ospetsuei buruzko azalpenak ere emango dira. 2 ordu inguruko ibilaldia izango da. Ataunen Ergooiena auzoa Urriak 9 9:30tan Sarrerak: www.jentilbaratza.eus Jon [...]
IV. Mitoaldia ekitaldien barruan, Paul Urkijoren "DAR_DAR" film laburra eta Yolanda Mazkiaranen "ANDEREA" filma ikusteko aukera izango da, Atungo Herri Antzokian Urriak 30, 18:00tan Sarrera doan izango da, baino aforoa mugatua denez, aurrez izena emandakoek lehentasuna izango dute. Ataunen Herri Antzokian Urriak 30 18:00tan Izena emateko: www.jentilbaratza.eus OHARRA: IZENEMATEA EGITERAKOAN [...]
IV. Mitoaldia ekitaldien barruan, Paco Etxeberria “EL MUNDO MÁGICO DE LAS CUEVAS" izenburupean hitzaldi bat emango du Ataungo Herri Antzokian, Urriak 29, 19:00tan. Hitzaldia gazteleraz izango da Sarrera doan izango da, baino aforoa mugatua denez, aurrez izena emandakoek lehentasuna izango dute. Ataunen Herri Antzokian Urriak 20 19:00tan Izena emateko: www.jentilbaratza.eus [...]
IV. Mitoaldia ekitaldien barruan, Aritza Bergarak “MITOLOGIKAtik JENTILAKera" izenburupean hitzaldi bat emango du Ataungo Barandiaran Museoan, Urriak 20, 19:00tan. Aldi berean bere azken eleberria aurkeztuko du "JENTILLAK". Sarrera doan izango da, baino aforoa mugatua denez, aurrez izena emandakoek lehentasuna izango dute. Ataunen Barandiaran Museoan Urriak 20 19:00tan Izena emateko: www.jentilbaratza.eus OHARRA: IZENEMATEA EGITERAKOAN [...]
IV. Mitoaldia ekitaldien barruan, Bernardo Atxagak eta Miel Anjel Elustondok “MITOAK ETA KONTU ZAHARRAK, JOXE ARRATIBEL” izenburupean hitzaldi bat emango dute Ataungo Herri Antzokian, Urriak 1, 19:00tan. Sarrera doan izango da, baino aforoa mugatua denez, aurrez izena emandakoek lehentasuna izango dute. Ataunen Herri Antzokian Urriak 1 19:00tan Izena emateko: www.jentilbaratza.eus
Txumuluxueta kultur elkarteko lagunak gonbidatuta, irailaren 25ean, larunbatarekin, saio berezia eskainiko da Dimako plazan, Euskal mitologiako hainbat elezahar, mito, kondaira zein ipuin kontaketa saioa egingo da. Aukera paregabea da, Jose Migel Barandiaranek jasotako kondaira mitologikoak ezagutu. eta giro goxo eta magiko batean familian igarotzeko. Bertan Marimunduko , Torto, Sanmartintxiki eta [...]