Direnik ez da sinetsi behar; ez direnik ez da esan behar

OHARRA

Jentilbaratza Kultur Elkarteak, urtean zehar antolatzen diren ekitaldien kalitatea bermatu asmoz, burutzen dituen bi ekitaldi handienak GAU IBILALDI MITOLOGIKOA eta JENTILEN ETORRERA, txandatuz, bi urtez behin egitea erabaki du. Beraz jarraitzaileoi adierazten zaizue aurten JENTILEN ETORRERA antolatuko dela eta datorren urtean GAU IBILALDI MITOLOGIKOA. Gainerantzeko ekimenak berdin antolatzen jarraituko dugu. [...]

rena|2023-03-19T17:15:59+02:00Martxoak 19, 2023|Albisteak|0 iruzkin

VIII. JENTILEN BARATZA IPUIN LEHIAKETA. SARITUAK

LH3 - LH4 1. Haizea Arin Conde (Eraztun harrigarria) 2. Aiur Arratibel Auzmendi (Torto borrokan) 3. Sara Morea Plaza(Maitasun arriskutsua) LH5 - LH6 1.Urtzi Urrestarazu Larrea (Olentzero eta Tortoren arteko haserrea) 2. Ainhoa Barandiaran Errandonea (Ahuntzak arriskuan) 3. Lier Imaz Arrondo (Mikel eta jentilak) DBH1-2 1. Ane Galparsoro Garmendia (Lurra [...]

rena|2023-03-04T00:48:05+02:00Martxoak 4, 2023|Albisteak|0 iruzkin

VIII. JENTILEN BARATZA IPUI LEHIAKETA. SARITUAK

VIII. Jentilen baratza ipuin lehiaketaren sariak erabaki ditugu. Jada 8. ekitaldia aurtengoa, eta bagabiltza gure ume eta gaztetxoen lan dotoreak jasotzen eta beraietaz gozatzen. Eskerrak eman behar diogu Ataungo Udalari alde batetik eta Beasaingo Loinazpe ikastetxeari, San Benito Ikastolari eta Ataungo Joxemiel Barandiaran eskolari, baita bertako irakasleei ere, eman diguten [...]

rena|2023-03-01T15:04:43+02:00Martxoak 1, 2023|Albisteak|0 iruzkin

Marimunduko, GERNIKAKO Euskal Herria Museoan

Marimundukoren eskutik ipuinen mundu miresgarrian eta legenden lurraldean murgiltzeko aukera zabalduko zaigu. Euskal mitologiaz zipriztinduko dira saiora hurbiltzen diren guztiak: Basajaun, Basandere, Torto (Tartalo), Samartin Txiki, Sorginak, Aztiak, Lamiak eta hainbat pertsonaia mitologiko bizi diren inguru magikoan sartuko dira. Data: Otsailak 26 (igandea) Ordua: 12:00 Nori zuzendua: 5 urtetik aurrerako [...]

rena|2023-02-01T17:33:02+02:00Otsailak 1, 2023|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

“JENTILAK, OLENTZERO, MARI DOMINGI… IBILALDI MAGIKOA ARALARREN” GOMENDIOAK

Eguraldi iragarpenak gertutik jarraitu ditugu egun hauetan eta gaur antolakuntzakoek ibilbidea bertatik bertara ikusi eta gero, jarduera normaltasunez eta aldaketarik gabe gauzatzea erabaki da. Hemen dituzue gomendio batzuk, bereziki laugarrena da oso garrantzitsua atzo egindako euria dela eta, baina gainera, hotza egingo du eta ondo babestuta etorri. Denboraz ibili Lizarrustira [...]

rena|2022-12-09T14:04:01+02:00Abenduak 9, 2022|Albisteak|0 iruzkin

MITOAK BIZIRIK EGUTEGIA 2023 SALGAI

Hemen da 2023ko egutegia, Mitoak Bizirik. Aurten online erosteko aukera izango duzu eta etxera bidaliko dizugu. Prezioa 8 €(5 €+ 3 € bidalketa-gastuak). Urtero bezala, gure pertsonaia mitologikoen argazkiez gain, lagun duten kondaira bat  etxeko txikienei kontatu ahal izateko. Ez galdu aukera. Eskaera egiteko, sakatu hemen.   https://youtu.be/nekH5eSdIWM

rena|2022-11-30T08:35:06+02:00Azaroak 27, 2022|Albisteak|0 iruzkin

VIII. Jentilbaratza marrazki lehiaketa

Urriaren 19 eta 20ean elkartu ziren Ataungo Joxemiel Barandiaran Herri Eskolan LH1etik LH6ra bitarteko ataundarrak. Guztira, 31 artelan. Ikusi ta gozatu egindako sormenez!. Gaurkoan sari banaketa izan dute San Martingo festen barruan. Sarituak:   Lh1-2: 1- Ixiar Erauskin 2- Izar Larrañaga 3- Ekai Munduate Lh3-4 1- Manex Bikuña [...]

rena|2022-11-13T22:02:13+02:00Azaroak 13, 2022|Albisteak|0 iruzkin

Ataungo XI. Mondeju Lehiaketa 2022-11-13

Jentilbaratza K.E.ak antolatuta eta San Martin Jaien barnean, Ataungo XI. Mondeju Lehiaketa egin zen igandean.Ataungo Mondeju onenaren saria edizio honetan, Leire Morearentzat izan da. Honekin batera sarituak izan ziren Mikel Morea, bigarren postuan eta hirugarren postua Ane Tapia, Egoitz Goikoetxea eta Mikel Dorronsorok osatutako hirukotearentzat izan da. Aurten 7 lagunek parte [...]

rena|2022-11-13T21:43:21+02:00Azaroak 13, 2022|Albisteak|0 iruzkin
Go to Top