Garai bateko usadioetan eta ohituretan berriro ere murgildu nahiean, Ataunen, VI. Ohitura Zaharren Eguna antolatu du Jentilbaratza Kultur Elkarteak.

Bertan garai bateko bizimoduan murgilduko da Ataun, aurtengo ekitaldian 50-70. hamarkadetara hurbilduko garelarik, eta herriko denda, taberna eta komertzioak izango direlarik gai nagusi. Goizeko 11:00etatik 14:00tara bitartean. Honako ekitaldiak ditugu prestatuta:

  • Ganadu erakusketa.
  • Belarretan lanean, sorta belarrak kablez, zuhatza (belar meta) egiten…
  • Herritarren barazki eta produktuekin postuak.
  • Barazkiak, gazta egiten, frutak, eztia, gaztiñak…
  • Komertzioak ikusgai, garai batean zeuden moduan.
  • Garaiko eskola.
  • Gailu zaharren bilduma.
  • Argazki zaharren erakusketa.
  • Herri kirol erakustaldia.
  • Erromeria.
  • Talogileak.
  • Umeen jolasak.
  • Auto zaharrak.
  • San Martingo eliza ikusteko aukera.
  • Txistulariak, trikitilariak, bertsolariak, kantu poteoa …

LEHENGO ERARA JANTZITA.

Horretarako Ataundarrei, eta Ohitura Zaharren Eguna behar bezala girotzeko, lehengo erara jantzita etortzea eskatzen zaie.

Ekitaldi ugari ditugu prestatuta, eta sorpresaren bat ere bai. Animatu Atauna etortzera urriaren 23an.