Azaroaren 13, ospatuko da ATAUNgo VII. MONDEJU LEHIAKETA, San Martin Jaien barnean. Ekitaldia eguerdiko 12:30etan hasiko da eta Ataungo edozein herritarrek parte har dezake.
ARAUAK:
Izen ematea: Azaroaren 9rako eman behar da izena 649011292 (J.R. Munduate) edo eta 686892507 (D. Etxeberria) telefonora deituz. Parte hartzaileei, 35 € emango zaie ardia erosteko eta osagaiak lortzeko.
Aurkezpena:
– Mondejuak, beren saldarekin, azaroaren 13an goizeko 11etarako eraman behar dira Plaza Berriko karpara.
– 4 kana ekarri beharko dira.
– Antolatzaileek, ekartzen dituzten kazuelei, zenbaki bana emango diete, epai mahaikideek mondeju egileen izena ez jakiteko.
Lehiaketa:
Epaimahaia 12:30etan hasiko da puntuatzen.
Puntuazio irizpideak:
Lehiaketan aurkezten diren mondejuen puntuaziorako, honako irizpideak hartuko dira kontuan: usaina, zaporea, ebaketa eta nahasketako osagaien txikitze-tamaina.
Epaimahaia:
Jatetxeetako sukaldariak eta adituak diren herritarrek osatuko dute epaimahaia.
Sariak:
1.- 150 € eta oroigarria.
2.- 120 €
3.- 100 €
Iruzkina utzi