Egitaraua:

19:00-20:30. BARANDIARAN Museoa zabalik. Errota eta errotatxoa bisita gidatuak.

20:30. IBILALDIAREN HASIERA. Lehenengo taldearen irteera.

 

Ibilbidea:

Garai bateko ipuin eta leienda harrigarrien munduan sartuko gara Ataunen bihotzean eta

Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan.

Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu bide-lagun.

Horretarako, garai bateko herribidean zehar, oinez egingo dugu Barandiaran Museotik

abiatu eta Samartingo plazara. Ibilaldia harrigarria eta sorpresaz betea egongo da. Pertsona

helduek, gazteek eta haurrek lasai asko egin dezakete.

Ikustekoa:

Bidean zehar, Barandiaran Museoa, Errotatxo zerrategi eta errota zaharra, Sara etxea

(Barandiaranen bizilekua ), Perune-zaharra baserria ( Barandiaranen sortetxea ) eta beste

leku batzuk ikusiko ditugu. Jentilek egin omen zuten San Martin Elizaren aurrean amaituko

dugu ibilaldia. Garai bateko historiak eta ipuin miresgarriak ikusi eta entzungo ditugularik

bertatik-bertara. Zazpi antzezpen egingo dira leku desberdinetan:

-Jentilak ehizean!

-Barandiaran gure arima!

-Barandiaran ikasle txikia!

-Behi lapurra!Kattalin maitemin!

-Sorginen sekretua!

-Dar- dar-dar!

-Etsairen dantza!

Eta Euskal mitologiako pertsonaiak agertuko zaizkigu bidean zehar.

-Lamiak.

-Jentil erraldoiak.

-Torto eta Samartin Txiki.

-Mateo Txistu apaiz-ehiztaria.

-Marimunduko eta sorginak.

-eta ustekabean agertuko diren beste izaki harrigarriak.

Inguru berezian egunez eta gauez.

Ataungo San Gregorio auzotik abiatuko gara eta Agauntza errekaren soinua entzunez, ondo-

ondoan dagoen herribide-zaharrean egingo dugu ibilaldia.

Leku berezi honetan jaio eta bizi izan zen Joxemiel Barandiaran eta inguru horretan gertatu

ziren, Barandiaranek entzun eta jaso zituen ipuin eta leienda asko eta asko.

Ibilaldia egun-argitan hasiko dugu baina ibilaldi erdi-aldera erabat ilunduko du eta gauez

egingo dugu azken zatia. Horrek handitu egingo du misterioz eta beldurrez betetako mundu

ezezagunaren indarra.

Bi txanda.

Etortzen den jendetza eta ibilbidea estua dela kontutan hartuz, bi txandatan antolatu

daiteke jende kopuruaren arabera.

Informazio gehiago Jentilenetorrera.com helbidean

Antolatzaileak: Jentilbaratza Kultur Elkartea eta Gipuzkoako Parketxe Sarea.

Oharra: 19:00ean autobusa jarriko da San Martingo plazatik San Gregorioko auzora.