Izenak berak erakusten digu nor den Basajaun: basoko jauna. Indartsua eta garaia da, eta ilea belaunetaraino iristen zaio. Artaldea zaindu ez ezik, oihu eginda adierazten dio artzainari ekaitza datorrela. Abereak otsoetatik babesten ditu eta gertu dagoenean ardiek zintzarriak mugitzen dituzte. Tartalo edo Torto eta Jentilekin euskal mitologiaren basoko erraldoia da.
Iruzkina utzi