Ipuinak… leienda harrigarriak… Euskal Mitologian murgilduko gara Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan, Ataungo bihotzean.
Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu lagun bidean zehar. Horretarako, garai bateko herri-bidean, oinez egingo dugu Barandiaran Museotik abiatu eta San Martingo plazara, 3 kilometroko ibilaldi harrigarri eta sorpresaz betea. Pertsona helduek, gazteek eta haurrek lasai asko egin dezakete ibilaldia.
Ataunen gorde eta galdu ez diren kontu-zahar eta leiendak, naturaren erdi-erdian txertatzen ditugu, urtero bospasei pasarte antzeztuz eta errepresentatuz.
Hau dena helburu eder batekin, Euskal Mitologia zaindu.
SARRERAK: AGORTU egin dira. Sarrerak itzultzen badituzte berriro jarriko ditugu web orrian. Uztailaren 4ean eguerdiko 12:00etan. Web honetan (www.jentilbaratza.eus) eta doan izango dira.
* Hasiera eta amaieran jatekoak eta edatekoak izango dira. Aurrez, JM Barandiaran Museoa, errota eta antigoaleko zerrategia zabalik.
* GARRAIOA:
· 18:30etik aurrera autobus zerbitzua San Martindik San Gregoriora (dohainik).
· Autoa San Gregorion (Museo inguruan) utziko dutenentzat, ibilaldia amaitzean abiapuntura auto bila itzultzeko garraio zerbitzua egongo da.
Iruzkina utzi