Markatu egutegian! Urriaren 25ean, gure tradizio kuttunenetako bat, JENTILEN ETORRERA, ospatuko dugu berriro ere Ataunen.

Aurten ere, antzezlan berri batez gozatzeko aukera izango duzue. Bertan, herritarren eta gure mitologiaren pertsonaien arteko abentura zirraragarriak izango dira protagonista nagusi. Istorio berri honek ikusle guztiak harrapatuko ditu!

Ez ezazu galdu gure pertsonaia maitatu guztiak ikusteko aukera: Torto, Marimunduko, Samartin Txiki, Alkatea, Apaiza, Jentilak, Sorginak… eta askoz gehiago! Denak bertan izango dira, ilusioz eta mitologiaz betetako arratsalde batean.

Laster emango dugu informazio zehatzagoa ordutegi, sarrera eta gainerako xehetasunen inguruan. Egon adi gure albisteei!