Laister izango dugu aukera, pagadiz, goroldioz eta orbelez betetako ingurune magikoan murgiltzeko eta bertan bizi diren gizaki eta izakien artean ibiltzeko. Aralarko Ibilaldi Magikoa, ABENDUAREN 22an izango da eta sarrerak webgune honetan jarriko ditugu ABENDUAREN 4-an, 10:00etan.

A

  • 200 ikusleko 3 txanda izango dira. (3 txandetatik 1. txanda Ataungo eskolako haurrentzako izango da)
  • Sarrerak webgunean hartuko dira, egunean bertan Lizarrustiko parketxean erakutsi beharko dira.
  • Gehienez 6 sarrera hartzea egongo da aldiko.
  • 3 urtetik gorako haurrentzako eta familientzako ekintza bat da.
  • Ingurune natural batean egongo gara, eta ikuslearen erantzukizuna izango da gu igaro aurretik bezala geratzea.
  • Mendirako jantzimendu eta oinetako egokiak eramatea ezinbestekoa da.

Ausartzen al zarete ametsak egia bihurtzen diren mundu misteriotsu eta magiko batean murgiltzen?
Euskal mitologia eta bere pertsonaiak ezagutzeko aukera paregabea.

Direnik ez da sinetsi behar; ez direnik ez da esan behar.

 

Sorginak eta Aker Beltz Aralarren

basajaun euskal mitologia

Basajaun