IX. Jentilen Baratza ipuin eta marrazki lehiaketaren berri ematera gatoz:
Martxoareen 1ean, ostiralean, Ataungo udalean egin zen sari banaketa, umeen, gazteen eta familien presentziarekin. 2023-24ko uzta ere, ederra izan da, batzuk saria lortu dute eta bestes batzuk ez, baina irabazleak denak dira. Horrelaxe jarraitu dezatela opa diegu urte askotan.
Elkarteak eskertu nahi die Ataungo udalari, epai mahaikideei, Ataungo Joxemiel Barandiaran Eskolari, Beasaingo Txindoki institutoa-Loinazpe ikastetxeari eta San Benito ikastolari, bertako irakasleek eman diguten laguntzarik gabe, lehiaketa antolatzea ezinezkoa izango baitzen.
Aipatzekoa da, baita ere, gure ume eta gazteek egindako lana. Mitologia ardatz hartuta, marrazki ederrak eta ipuin bikainak sortu dituzte. Makina bat urteetako tradizioak eta leiendek, XXI. Mendeko Ataunen eta Goierriko inguruko herrietan, bizirik jarraitzen dute.
Aurtengo parte hartzeari buruzko datuak:
Datuak (parte hartze kopurua)
Marrazki lehiaketa. Abenduaren 11an eta 13an egin zen
LH1-2: 15
LH3-4: 18
LH5-6: 12I
puin lehiaketa: Abenduaren 15ean jaso ziren.
LH1-2-3-4: 35L
H5-6: 38D
BH1-2: 121
Iruzkina utzi