Garai bateko ipuin eta leienda harrigarrien munduan sartuko gara Ataunen bihotzean eta Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan.
Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu lagun bidean zehar. Horretarako, garai bateko herri-bidean, oinez egingo dugu Barandiaran Museotik abiatu eta San Martingo plazara, 3 kilometroko ibilaldi harrigarri eta sorpresaz betea. Pertsona helduek, gazteek eta haurrek lasai asko egin dezakete ibilaldia.
Ataunen gorde eta galdu ez diren kontu-zahar eta leiendak, naturaren erdi-erdian txertatzen ditugu, urtero bospasei pasarte antzeztuz eta errepresentatuz.
Hau dena helburu eder batekin, Euskal Mitologia zaindu.
* BERRIKUNTZA: Urte honetan, ikusle kopurua mugatuai zango da. Aldez aurretik sarrerak hartu beharko dira.
* Hasiera eta amaieran jatekoak eta edatekoak izango dira.
Aurrez, JM Barandiaran Museoa, errota eta antigoaleko zerrategia zabalik.
* GARRAIOA:
· 18:30etik aurrera autobus zerbitzua San Martindik San Gregoriora (dohainik).
· Autoa San Gregorion (Museo inguruan) utziko dutenentzat, ibilaldia amaitzean abiapuntura auto bila itzultzeko garraio zerbitzua egongo da.
SARRERAK: Doan izango dira. Momentu honetan sarrerak amaituak daude. Ala ere, uztailaren 11an, 12:00tan itzuliak diren sarrerak web honetan jaririko ditugu.
Leave A Comment