OINARRIAK
– 12 urterarteko ataundarrek parte hartu ahal izango dute.
– Ipuinak euskaraz idatzita egon beharko dute.
– Jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dira.
– Bakoitzak idazlan bat entregatu ahal izango du.
– Ipuinak Arial 12 eta espazio bikoitzean idatzi behar dira. Gehienez 3 orrialde.
– GAIA: Euskal mitologiaren inguruko ipuinak izan beharko dira. Pertsonai hauetako bat gutxienez agertu beharko da ipuinean: Torto, Etsai, Marimunduko sorgina, lamiak edo Samartintxiki.
AURKEZPENA
– Epemuga: Urriak 31 izango da ipuinak jasotzeko azkeneko eguna.
– Hona bidali: jentilbaratzake@gmail.com
– Oharra: Helbide honetara bi dokumentu bidali beharko dira e-mail batean:
– Dokumentu 1: Ipuina, izenburuarekin eta amaieran goitizen batekin.
– Dokumentu 2: Ipuinaren izenburua, goitizena, izen – abizenak, maila, adina eta e-mail helbidea idatzita.
– Bi dokumentuak .doc, .docx edo .pdf formatuetan bidali beharko dira. Artxiboek ipuinaren izenburua eduki beharko dute.
EPAIMAHAIA
Epaimahaia kultur elkarteak erabakiko du. Epaimahaiaren erabaki jendaurrean jarriko da eta erantzunezina izango da.
SARIAK
Sariak, Ataungo komertzioetan gastatzeko bonoak izango dira. Kategoria bakarra egongo da.
1. saria: 60 €
2. saria: 40 €
3. saria: 30 €
OHARRA: Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar. Saritutako lanak Jentilbaratza Kultur Elkartearen jabetzakoak izango dira.
Informazio gehiagorako: jentilbaratzake@gmail.com edo www.jentilenetorrera.com
Leave A Comment