1.000 lagunetik gora Gau Ibilaldi Mitologikoan, Ataunen
Uztailaren 9an burutu zen Ataunen aurtengo V. Gau Ibilaldi Mitologikoa. Erabat arrakastatsua izan da beste behin ere, ikusle eta bisitari andana jaso dituelarik. 1000 lagunetik gora. bi taldetan banatuta. ibili ziren Agauntza errekaren ondo-ondotik doan herri bide ederrean zehar. Ikusleek, Mateo Txistu apaiza ehiztaria, lamiak, Joxemiel Barandiaran bizi izan zen Sara etxea, Barandiaranen eskola garaiko kontuak euskeraz hitz egiteagatik eraztuna zigortzat jartzen zirenekoa, Etsai beldurgarriaren nahi eta asmo gaiztoen testigu ere izan ziren eta dantza saio bikainen ikusle. […]