Uztailaren 15ean burutu zen Ataunen aurtengo VI. Gau Ibilaldi Mitologikoa. Erabat arrakastatsua izan da beste behin ere, ikusle eta bisitari andana jaso dituelarik. 1500 lagunetik gora. bi taldetan banatuta. ibili ziren Agauntza errekaren ondo-ondotik doan herri bide ederrean zehar.

Ikusleek, Erraldoi Jentila, lamiak, Joxemiel Barandiaran bizi izan zen  Sara etxea, Barandiaran Eguren eta Aranzadi lehen indusketak Aralarren egiteko elkartu ziren garaiga eta abar berriro bizi izateko aukera izan zuten

Torto jentila, Marimunduko bere sorginekin, … denak hemen izan ziren beste urte bete gehiagoz.

 

 

5044t webGauaren iluntasunean zuziak eta kriseiluak hartuta, sorginen eta lamien erreinuan sartu ginen. Erreka ondoan zeukaten suaren inguruan, sorginek dotore dantza egin zuten, lami ederren begiradapean.

Gauerdia beteta, amaitu zen San Martingo plazan, gau zirraragarria bezain magikoa. Guztira zazpi antzerkitxoaz eta ikuskizun dezberdinez osatutako ibilaldia liluragarria ikusleen asebetetzea zeharo betez.

Txalo zaparrada handi batekin amaitu zen aurtengo ekitaldia, bertaratu ziren guztiei jateko eta edatekoa eskaini zitzaielarik.

Jentilbaratza Elkartearen izenean, ibilbidean parte hartutako jende guztiari, datorren urterako gonbidapena luzatu nahi diegu eta aurten era batera edo bestera lagundu duten guztiei, esker eta zorionik beroenak eman.

Jarrai dezagun zaintzen eta zabaltzen gure leiendak, istorioak eta mitoak.

703t web