Maru
Ataungo leienda batzuetan agertzen diren pertsonaiak dira, Marumendi izeneko mendiko kobazuloetan bizi izaten zirenak. Gizaki-forma zuten baina kopetan bi adar txiki zituzten.
Inguruan bizi ziren gizakiak beldurrez egon ohi ziren, batzuetan mendira behi edo ardi bila zihoaztenak bahitu egiten zituztelako. Gainera, beheko haranean bizi zirenen abelburuak ere lapurtzen zituzten Maruek, Ataungo kontu-zaharrek diotenez.
Ataunen Mauzulo izeneko bi kobazulo daude eta Marumendi mendian dagoen Ubei izeneko leizean Maruak bizi izan direla uste izan da.
Ubedi leize hau, Zezen-gorri, Basajaun eta jentilen bizileku agertzen da leienda batzuetan.
“Maru Marumendiñ,
bizi ein nai eta eziñ,
jentillen ta kristauen
bi mundun erdiñ”
Ondo ezagutzen ditu Maruk gure mendiak eta gure basoak. Eguzkia eta ilargia Jainko dituztela bizi nahi dute mendi-goietan, ingurua maitatuz.
Maru eta marutarrak ez dira asko. Marumendi dute bizileku eta euren lurralde. Ez dira jentilak. Jentilekin borrokak eta tirabirak izaten dituzte. Baita beheko errekondoan bizi diren kristauekin ere. Hauetako batzuk bahitu egin dituztela leporatzen diete. Badute ezaugarri bat: bi adar ditu kopetan Maruk eta gauza bera marutar guztiek. Erdi piztiak dira. Gizakiak baino gehiago dira abere basati.
Azti ibili, Marurekin aurrez-aurre topo egiten baduzue!
Igo azkar bere adarretara edo bestela, jaitsi laino zuriaren azpira!!!
Mitoak Bizirik 2019, egutegia.