euskal mitologia akerbeltz

Akerbeltz

Uste eta leienda batzuen arabera, gaizkia izaki bihurturik. Akelarre bilkuretako nagusia, deabruaren pertsonifikazioa, infernutik etorria. Leienda batzuetan pertsonaia ankerretan ankerrena. Ikatza bezain ile beltzez eta adar kiribildu sendo eta luzeak ditu.

Akerbeltz akelarrean agertzean azti eta sorgin guztiak gerturatzen zaizkio eta ipurdian muxu emanaz agurtzen dute.

XVI. eta XVI. mendean, “ sorginkeria” deitua zabaldurik zegoenean, asko nabarmendu zen Aker Beltzen ospea. Bera gurtutzen omen zuten 15 bat Akelarre-leku daude Euskal Herrian eta horietatik ezagunena Zugarramurdiko Akelarrea da. Leiendek diotenez, astelehen, asteazken eta ostiral gauez gauzea, Aker Beltz erdian zela egiten zuten dantza sorginek eta aztiek, Aker Beltzi, ogia, arrautzak eta dirua eskainiz.

Elezahar batzuetan pertsonaia on eta zintzo bezela agertu izan da, abereak babestuz. Euskal herriko baserrietan ohitura izan da, ukuiluan eta artaldean aker beltz bat izatea, bere zaintzan zeuden abereak babes zitzan eta gaisotu ez zitezen.

Aker Beltzen inguru beretsuan ageri da baita ere Aker jeinua. Erdi aker erdi gizaki bezala irudikatu izan da . Akelarretan gurtu egiten omen zuten eta kristau erlijioaren kontrako aldarriak egiten omen zituen, kristauen Meza parodiatuz. Kopetako adarrak bikez bete eta haiei su emanez argiztatzen du Akelarre lekua. Usain nazkagarria eta jasaingaitza du.

Aker koban

“Aker, adarrak oker,

oker adarrak, Aker!

Ez da oker zuzenik!

Ez izanik ez duen izenik!”

Haitzuloan sartu da Aker! Ez da bere bizitokia. Noren bila ote dabil? Zer nahi ote du?

Leiendek diotenez, artzainak bere artaldean eduki nahi du Aker, ardiak babestu eta defenda ditzan baina ardirik ez dago koban. Bidez nahastu ote da? Badakigu bidegurutzean, bidez okertu direnak maite dituela berak, okertzen diren adar zuzenak maite dituen bezala.

Aker izakiaren buruan sartuko bagina, berehala ohartuko ginateke zer nahi duen!

Sorginak nahi ditu bere inguruan, hitzez eta pentsamenduz gurtu dezaten. Baina haitzulo honetan ez da sorginik.” Mitoak bizik 2019 egutegia.