Ohitura Zaharren Eguna garai bateko lanbide eta bizibideei keinu bat da. Gure aurrekoei errespetuz eta begirunez gugatik egin dutena eskertzeko modu bat. Iragana ahaztu gabe gaurkoei garai hura gogorarazteko eta ezagutzeko modu bat.
Ohitura Zaharren Egunak lau edizio izan ditu:
2005ean
2008an
2010ean: HAIEK BAI IKAZKINAK!
20014ean: BASERRIA, GUREA!
Goizean, ganadu erakusketa zabal bat, baserriaren inguruan lanbide izan direnekin erakustaldiak, belar sortak kablez bidaliz, zugatza eginez, …
Ezkontza bat ere antzeztuko izan da garai bateko erara, arreoa idiak aurretik gurdin ekarriz.
Ondoren HERRI BAZKARIA IZATEN DA
Eta arratsaldean desafio edo apustu baten inguruan jaia.
Eguna behar bezala girotzeko herritarrak lehengo erara jazten da.
Leave A Comment