Mari / Marimunduko
Mari (edo Marimunduko Ataunen) euskal mitologiako jainkosa eta izadi osoaren burua da.
Justiziaren jainkosa dugu Mari, zintzotasunaren defendatzaile eta injustizien aurrean zorrotz jokatzen duena. Gehienetan emakume gorputzarekin eta aurpegiarekin irudikatu da, dotore jantzita (gehienetan gorriz). Zuhaitz, arrano, behi, suzko igitai eta emakume modura agertu izan da. Leienda batzuetan, Sugaar edo Maju dira bere bikotekide eta semeak Atarrabi eta Mikelats. Atarrabi zintzoa eta Mikelats gaiztoa.
Mari da ekaitzen eta enbaten Jainkosa. Horiek kobazulo jakin batzuetatik botatzen ditu, bestela bere mende dauden Eate edota Odei jeinuei agintzen die lan horiek egin ditzaten.
Marik kobazulo sakonetan pasatzen zuen. Bertan balio handiko altxor bat zuen.Harri bihurtzen zuen kobazulotik bere baimenik gabe ateratzen zen guztia. Mariri zuka hitz egin behar zaio eta haitzuloa uzterakoan, atzerantz ibiliz irten behar da.
Hainbat menditako leizeetan bizi da ( Agamunda ( Ataun) Murumendi ( Beasain ), Anboto, Txindoki, Aketegi eta abar.)
“Marimundukok zer esango, entzuteko irrikaz daude haurrak bere inguruan. Sor eta lor daude, begiak hontzarenak baino zabalago dituztela …
Marimunduko hasi da ipuina kontatzen: Behin batean, izan zen Ataunen gizon txiki-txiki aundi
bat… Gizon horrek, bere amak kontatu zizkion kontu-zaharrak eta ipuiak entzun zituen mutiko
zenean. Haundixeagoa egin zenean, ipuinetan ageri ziren lekuak eta bazterrak miatzen hasi zen
eta horrela, mendietako kobazuloetan, leizeetan eta harritzarren azpian bizi ziren izaki eta jeinuen berri jaso zuen.
Berak bazekien, Mari, Ataungo zein koba eta leizetan bizi zen. Bazekien Bernoako Dantzalekun
eta Ergoienako Mandabitan sorgiñak elkartzen zirela. Bazekien sorgiñak gauerditik oilarrak jo arte ibili ohi direla eta oilarrak isiltzeko, gatza bota behar dela sutara.
Gizon txiki-haundiak gauza asko zekizkien. Pentsa! Bazekien, Marimundukok sorgiñ txikiekin bilerak egiten zituela eta sorgiñei buruzko ipuinak kontatzen zituela…
Marimundukok hizketan jarraitu du eta haurrek gizon txiki-haundia dela uste dute.”
Mitoak bizirik 2017 egutegia