Ataunen Jose Migel Barandiaranek lan handia egin zuen mitologiaren transmisio soka eten ez zedin. Zehazkiro, ahozko tradizioa paperean bilduz altxorra utzi zion herriari eta horri esker, Ataungo hainbat txoko eta istorio mitologiko ezagutarazten dira urtero Jentilbaratza Kultur Elkartearen eskutik.
Azaroaren 5ean, larunbatarekin, saio berezia eskainiko da Ataungo Barandiaran museoan, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak antolatuta. Euskal mitologiazko hainbat elezahar, mito, kondaira zein ipuin kontaketa saioa egingo da. Bi txanda egongo dira, arratsaldeko 16:30etan eta 18:00etan hain zuzen ere. Kontalaria “Marimunduko” izango da, Maitane Aizpurua ataundarra eta Jentilbaratza Kultur Elkarteko kide, baina, ez da bakarrik etorriko… Aukera paregabea da, Jose Migel Barandiaranek jasotako kondaira mitologikoak ezagutu eta giro goxo eta magiko batean arratsaldea familian igarotzeko. Aurrez erreserba egitea nahitaezkoa izango da eta prezioa 5€-koa izango da pertsona bakoitzeko.
Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko:
943 18 03 35 / 688 89 50 69
barandiaran@gipuzkoanatura.eus
www.gipuzkoanatura.eus
Leave A Comment