-
Martxoak 26, larunbata.
- 16:30ean eta 17:00tan
- Izenematea: intujai@gmail.com (Nahitaezkoa)
- Ibilbidea: San Blaseko ermitan hasi eta Amarozko iturrian amaitu, TOLOSA
Ipuinak… leienda harrigarriak… Euskal Mitologian murgilduko gara Joxemiel Barandiaran jasotako ipuin eta kondairak entzunez, Tolosako Amaroz auzoko basoan zehar.
Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu lagun bidean zehar. Horretarako,
Amaroz inguratzen duen basoan oinez egingo dugu San Blaseko ermitatik abiatu eta Amarozko iturrira, ordu beteko ibilaldi harrigarri eta sorpresaz betea. Pertsona helduek, gazteek eta haurrek lasai asko egin dezakete ibilaldia.
Ataunen gorde eta galdu ez diren kontu-zahar eta leiendak, naturaren erdi-erdian txertatzen ditugu, bi-hiru pasarte antzeztuz eta errepresentatuz.
Hau dena helburu eder batekin, Euskal Mitologia zaindu.
Ahoz Aho ahozkotasunaren nazioarteko jaialdiaren azken eguneko ekitaldien barruan izango da. 100 ikusleko 2 txanda izango dira. Sarrera dohainik izango da baino ezinbestekoa da aurrez izena emtaea helbide elektroniko honetan: intujai@gmail.com
Mila esker Intujai Teatro-ri ekitaldi hau egiteko aukera emateagatik.
Leave A Comment