2022ko Ahoz-Aho ekitaldiaren prentsaurrekoan izan gara, Ordiziako Barrena Jauregian.
Bertan, Ahoz Aho ahozkotasunaren Nazioarteko jaialdiaren ekitaldi guztiak aurkeztu dira, Martxoak 2n Hernanin hasi eta martxoaren 26an, Tolosako Amaroz auzoan izango da amaiera ekitaldia.
Prentsaurrekoan ere Urrezko Kalabaza Sarietako bat gure elkartearentzako izango dela aurreratu dute, 40. urtetan ahozkotasuna eta kulturaren alde egindako lan guztiagatik.
Azken eguneko ekitaldian, saria jasotzeaz gain, gure elkarteak Txango mitologiko bat egingo du. San Blaseko ermitan hasi, Amarozko basoan zehar eta auzo berdineko iturrian amaituko den txango honetan, euskal mitologian murgiltzeko aukera izango da. Hainbat pertsonai mitologikoekin topatzeko aukera ezin hobea.
Ikusle kopurua mugatua izango da eta derrigorrezkoa izango da aurrez izena ematea intujai@gmail.com helbidean.
Eskerrak eman nahi dizkiogu antolakuntzari sari honengatik.
Informazio gehiago behar izan ez gero, webgune honetan aurkitu dezakezue.
Leave A Comment