Jentilbaratza Kultur Elkarteak, 2020. urtean, antolatutako VI. Jentilen Baratza Ipuin eta Marrazki Lehiaketako irabazleak erabaki ditu. Pandemia egoerak ekarritako zailtasunei aurre eginez, Ataungo eta Goierriko ume eta gazteen lana eta parte hartze bikaina izan ditugu, benetan aipagarria eta goraipatzekoa izan delarik.
MARRAZKI LEHIAKETAra 55 parte hartzaile aurkeztu ziren. 19 partaide aurkeztu ziren, LH1-2 mailetan, 23 partaide LH3-4 mailetan eta 13 partaide LH 5-6 mailetan.
IPUIN LEHIAKETAn 127 partaide egon dira, 73 partaide LHko lehiaketan (Ataungo umeei zuzendutakoa) eta 54 partaide DBHko lehiaketan (Goierriko ikasleei zuzendutakoa).
LHko ikasleei eman zaien sariak Ataungo denda eta komertzioetan eta Lazkaoko Gerrikon erabiltzeko “bonoak” izan dira. DBH mailako ipuin lehiaketako sariak, esku dirutan banatu dira.
Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete Ataungo Herri Eskolari eta Loinazpe eskolari, batez ere bertako arduradun eta irakasleei.
JENTILEN BARATZA IPUIN ETA MARRAZKI SARITUEN ZERRENDA
POSTUA | IPUIN LEHIAKETA LH 1-2-3-4 (Ataungo umeak) | |
1 | Amets galduta | Urtzi Urrestarazu |
2 | Untxiak jango al dituzu | Enara Aizpuru |
3 | Sorgin onak | Ainhoa Barandiaran |
POSTUA | IPUIN LEHIAKETA LH 5-6 (Ataungo umeak) | |
1 | Udazkeneko festak | Aiora Jauregi |
2 | Lamiak eta uretako zaborra | June Gurrutxaga |
3 | Liburu magikoa | Maixa Odriozola |
POSTUA | IPUIN LEHIAKETA DBH (Goierriko gaztetxoak) | |
1 | Haizearen desioa | Naia Barandiaran |
2 | Patxi jentila | Ekhi Goiburu |
2 | Lehortea Ataunen | Aratz Galparsoro |
3 | Tximistorratzaren lapurreta | Elaia Alberdi |
POSTUA | MARRAZKI LEHIAKETA LH1-2 (Ataungo umeak) | |
1 | Manex Bikuña Irastorza | |
2 | Alize Contreras Goikeotxea | |
3 | Maddi Imaz Irazabal | |
POSTUA | MARRAZKI LEHIAKETA LH3-4 (Ataungo umeak) | |
1 | Enara Aizpuru Sukia | |
2 | Unax Santana Dorronsoro | |
3 | Aiara Urdangarin Rosado | |
POSTUA | MARRAZKI LEHIAKETA LH5-6 (Ataungo umeak) | |
1 | Maixa Odriozola Aierbe | |
2 | Aiora Jauregi Pagaldai | |
3 | Beñat Bikuña Irastorza |
Leave A Comment