Duela bi urte San Gregorion ume batzuk jentiletan jolasten ari ziren. Umeak oso bihurriak ziren.
Halako batean Añesek esan zuen:
-Nik Torto izan nahi dut.
– Nik ere bai!
Eta egunak joan eta egunak etorri umeak beti berdin zeuden. Baina egun batean, jolasten ari zirela umeak jentil bihurtu ziren.
Familiak erabat kezkatuta geratu ziren zer egin jakin gabe.
Orduan herriko apaizarengana joan ziren eta azkenean familiek apaizari eskatu zien laguntzeko. Apaizak errezatuz lagundu zien. Baina umeak ez ziren berriz ume bihurtu.
Familiak triste orduan Mariren kobara joan ziren laguntza eskatzera. Marik esan zien:
– Zer egiten duzue hemen?
– Gu, zure laguntzaren bila gatoz.
– Zer nahi duzue?
– Gure umeak jentil bihurtu dira eta ez dira berriro ume bihurtzen Gure seme-alabak nahi ditugu.
Orduan Marik esan zuen:
– Bale badakit zer behar duzuen. Zuek ingumak behar dituzue.
Marik ingumei deitu zien. Gurasoak ingumekin jentil umeengana joan ziren.
Orduan ingumek hautsa kendu eta berriro ume bihurtu ziren. Gurasoak eta umeak pozik herrira joan ziren.
Leave A Comment