IPUIN LEHIAKETA
Euskal mitologiaren inguruan eta ardatz hartuta ipuin berrien bitartez mundo magiko hau suspertu eta bultzatzea da helburua. Ataungo txokoen inguruak eta izenak, pertsonaiak (Jentilak, sorginak, apaiza, Samartintxiki, Akerbeltz…),… gaurkora ekarri.
– LHko 6.mailako ikasleetatik DBH4rainoko ikasleak parte hartu ahal izango dute.
– Ipuinak euskaraz idatzita egon beharko dute.
– Jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dira.
– Bakoitzak idazlan bat entregatu ahal izango du.
– Ipuinak arial 12, espazio bikoitzean idatzi behar dira. Gehienez 3 orrialde.
MARRAZKI LEHIAKETA
Euskal mitologiaren inguruan eta ardatz hartuta marrazkien bitartez mundo magiko hau suspertu eta bultzatzea da helburua. Ataungo txokoen inguruak eta izenak, pertsonaiak (Jentilak, sorginak, apaiza, Samartintxiki, Akerbeltz…),… gaurkora ekarri.
– HHko 5 urteko ikasleetatik LHko 5.mailarainoko ikasleak parte hartu ahal izango dute.
– Ataungo umeek parte hartu dezakete lehiaketa honetan.
– DIN A4 edo A3 orri batean egin beharko da marrazkia.
– Marrazkia egingo den materiala eta teknika librea izango da.
– Norberak eraman beharko du behar duen materiala.
– Marrazkia egiteko orriak bertan banatuko ditu antolakuntzak.
– Bakoitzak marrazki bat entregatu ahal izango du.
Leave A Comment