Sorginek akelarre izeneko bilerak egiten dituzte gauez, euskal mitologian. Katu, asto edo pizti itxura hartzen dute sarritan, eta gorputzaren atal bat falta zaie behin baino gehiagotan (eskua, hanka edo burua). XV- XVII. mendeetan sorginen aurkako hainbat epaiketa egin ziren Euskal Herrian eta auzi horietan guztietan herri-sineskeriak, erlijioa, auzokideen arteko liskarrak eta politika elkarrekin nahasita zeuden.
Leave A Comment