Egun eguzkitsu batean, baziren neska-mutil batzuk, abentura ikaragarri gogoko zutenak. Uda zen eta aspertuta zeuden arrats batean, ideia bat izan zuen Nahia izeneko neska batek. Bera zen denetan ausartena:
– Joango al gara Agautz aldera?
– Zertara? – galdetu zuten besteek.
– Diotenez, aspaldiko garaietan izaki mitologikoak bizi ziren bertan, eta hori ikertzera joatea pentsatu dut, zereginik ez dugunez…
– Ongi da, baina nik lehenengo etxera joan behar dut.
– Baita nik ere, eta bide batez prismatikoak, iparrorratza eta beste hainbat gauza ekarriko ditut.
– Ederki! Gero 16:30etan elkartuko gara parkean.
Horrela hasi zen neska-mutilen abentura handia.
Heldu zen parkera joateko ordua. 16:30ak ziren eta neska-mutilak irrikitan zeuden Agautzera joateko. Zerbait aurkituko zuten esperoan zeuden denak.
– Dena prest?
– Bai! – erantzun zuten denek batera.
– Abia gaitezen ba!
Bidean kanta-kantari joan ziren denak.
– Sardina baat!
– Sardina baat!
Iritsi ziren Aiara.
– Orain nondik da Nahia? – bere lagunek ez zekiten.
– Hemendik lagunak. Ez didazue esango ez zaretela inoiz etorri ezta?
– Ezzzzzz… Gu ez gara sekula etorri.
Berriro ere bideari ekin zioten kanta-kantari. Baina Nahiak bazuen kezka bat… Iruditzen zitzaion izaki mitologikoen garaian egona zela eta han zituela aita eta ama. Kasualitatea zen bera umezurtza izatea. Iritsi ziren Agautzera.
– Zeinen polita!
– Bai oso ederra da!
– Tira, non hasiko gara bilatzen?
– Hemen! – esan zuen Nahiak. Asko zekien mitologiaz eta hori ere kasualitatea zen.
Hasi ziren bilatu eta bilatu baina ez zuten ezer aurkitu. Bat-batean, hauxe esan zuen
Sarak:
– Hemen zerbait dago idatzita!
– Zer jartzen du?
– Dire…nik ez…da sinetsi… behar;…ez di…renik ez da… esan behar. – esanzuen totelka.
Harri batean zegoen idatzita eta bat-batean… zulo batetik erori ziren denak.
– Aaaaaaaa! Lagundu! Mesedez lagundu! – esan zuten denek.
– Non gaude?
– Izaki mitologikoen lurraldea da! – Nahiak arrazoi zuen.
Nahiari bihotza azkartu eta azkartu ari zitzaion. Bere gurasoak han zeudela sentitzen baitzuen.
– Hara, han Torto dago! Eta han Marimunduko sorgina! Ametsetan ari al naiz?
– Ikaragarria da! Ba al dago lamiarik?
Nahiari lamia hitzak azkura eman zion sabelean.
– Badakit zer naizen… lamia bat!
– Nola? Hori bai dela gezurra.
– Ez ,gia da. Nire gurasoek abandonatu egin ninduten zulo batean. Gerra garaia zen eta zulo hark beste garai batera eramaten zuen. Oraintxe gogoratu naiz.
– Zer? Zer esan duzu? Hortaz lamia bat zara? – hasi ziren galderak egiten.
– Joango gara nire gurasoen bila? Iada ez naiz gogoratzen nolakoak ziren.
Nahia oso pozik zegoen, baita bere lagunak ere.
– Tortori galdetuko diot. Agian badaki non dauden.
– Aaaa! Ez da ba… Nahia! Zer egiten duzu hemen? – galdetu zuen Tortok.
Itzuli zara! Ez dakizu zeinen huts handia sentitu dudan zu gabe!
– Baita nik ere Torto. Barkatuko didazu baina nire gurasoen bila nabil. Ba al dakizu non dauden? – lagun guztiak harri eta zur zeuden.
– Bai, itsas ertzean daude beraien lagunekin. Zenbat aldatu zaren txiki! Zure laguntza behar dut ardiak ateratzeko. Lagunduko al didazu?
– Noski, baina axola ez bazaizu lehenengo gurasoengana joango naiz. Gero arte Torto.- Bidean lagunek zaku bete galdera egin zizkien Nahiari.
– Nahia zu zara? – esan zuten bere gurasoek biak batera.
– Ama, aita!!! Zuen hutsa izan dut!
– Baita geuk ere zurea laztana.
Nahiari negarra irten zitzaion.
– Zein dira hauek? Zure lagunak?
– Bai nire lagunak dira. Munduko lagunik onenak!
Baina Nahiak oraindik ere bazuen kezka bat… Non biziko zen handik aurrera?
Gurasoekin edo lagunekin?
Leave A Comment