VIII. GAU IBILALDI MITOLOGIKOA

Ipuinak… leienda harrigarriak… Euskal Mitologian murgilduko gara Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan, Ataungo bihotzean.

Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu lagun bidean zehar. Horretarako, garai bateko herri-bidean, oinez egingo dugu Barandiaran Museotik abiatu eta San Martingo plazara, 3 kilometroko ibilaldi harrigarri eta sorpresaz betea. Pertsona helduek, gazteek eta haurrek lasai asko egin dezakete ibilaldia.

Ataunen gorde eta galdu ez diren kontu-zahar eta leiendak, naturaren erdi-erdian txertatzen ditugu, urtero bospasei pasarte antzeztuz eta errepresentatuz.

Hau dena helburu eder batekin, Euskal Mitologia zaindu.

SARRERAK: AGORTU egin dira. Sarrerak itzultzen badituzte berriro jarriko ditugu web orrian. Uztailaren 4ean eguerdiko 12:00etan.  Web honetan (www.jentilbaratza.eus) eta doan izango dira.

* Hasiera eta amaieran jatekoak eta edatekoak izango dira. Aurrez, JM Barandiaran Museoa, errota eta antigoaleko zerrategia zabalik.

* GARRAIOA:
· 18:30etik aurrera autobus zerbitzua San Martindik San Gregoriora (dohainik).
· Autoa San Gregorion (Museo inguruan) utziko dutenentzat, ibilaldia amaitzean abiapuntura auto bila itzultzeko garraio zerbitzua egongo da.

 

rena|2019-06-25T18:54:56+00:00Ekaina 20, 2019|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

Iruzkina utzi