Kartela Ohitura zaharra ofizialaOhitura Zaharren Eguna 2018

Urriak 21, igandea

Garai bateko usadioetan eta bizi moduan berriro ere murgildu nahiean, Ataunen, V. Ohitura Zaharren Eguna antolatu du Jentilbaratza Kultur Elkarteak.

Bertan garai bateko bizi moduan murgilduko da Ataun, Ataungo herritarren eta baserritarren bizitzan garrantzia zeukaten gauzak ikusteko aukera izango delarik, goizeko 11:00etatik 14:00tara bitartean:

-Ganadu erakusketa.
-Belarretan lanean, sorta belarrak kablez, zugatza egiten, …
-Herritarren barazki eta produktuekin postuak.
-Barazkiak, gazta egiten, txerrikiak, frutak, aleak, …
-Sendabelarrak, eztia, …
-D. Juan Txiki gogoan.
-Ataungo iturri desberdinetako urak.
-Sukalde zaharra erakusgai
-Garai bateko erromeria.
-Talogileak.
-Umeen jolasak,
-Auto zaharrak,
-Eskulanak, tallak, gantxilloa, saskigilea, …
-Txistulariak, trikitilariak, bertsolariak, kantu poteoa, …

LEHENGO ERARA JANTZITA.
Horretarako Ataundarrei eta Eguna behar bezala girotzeko lehengo erara jantzita etortzea eskatzen zaie.

HERRI BAZKARIA.

15:00etan, Herri Bazkaria izango da Bitor Jatetxean, kuadrillan eta giro ederrean otordua ospatzeko! Helduak 18€ eta umeak 10€an. Txartelak salgai egongo dira aurrez ohiko lekuetan.