Begi bakarreko izaki gaiztoa da Torto edo Tartalo. Haitzuloetan bizi da eta gazteak harrapatu eta jan egiten ditu. Greziako mitologiako ziklopeetan duke jatorria. Basajaun eta Jentilekin euskal mitologiaren basoko erraldoia da.