IGARTUBEITI BASERRI MUSEOAN ERAKUSKETA BERRIA

Igartubeiti Baserri Museoan erakusketa berria, Pirinioetako mito eta kondairen inguruan, PATRIM+ Sareko kideek antolatuta. Aragoi, Kataluina, Frantziako mitoak daude, Mari eta Samartintxikiren ipuinarekin batera. Kondairen testuak, audioak... Euskeraz, gazteleraz, frantzesez, bakarra katalanez eta gaskoiez ere badago baten bat... Klikatu hemen.

rena|2021-01-30T18:47:26+02:00Urtarrilak 30, 2021|Albisteak|0 iruzkin

VIII. GAU IBILALDI MITOLOGIKOA

Ipuinak... leienda harrigarriak... Euskal Mitologian murgilduko gara Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan, Ataungo bihotzean. Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu lagun bidean zehar. Horretarako, garai bateko herri-bidean, oinez egingo dugu Barandiaran Museotik abiatu eta San Martingo plazara, 3 kilometroko ibilaldi harrigarri eta sorpresaz betea. Pertsona helduek, gazteek eta haurrek [...]

rena|2019-06-25T18:54:56+02:00Ekainak 20, 2019|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

MITOALDIA 2019 Bizi mitologia Ataunen

Uztailak 5,  20:00 Hitzaldia: “Harria, maitasun istorioa”.   Iñaki Perurena. Astigarragako parkean.* Iñaki Perurena harriarekin datorkigu oraingoan ere, baina ez ohiko moduan, ordea. Euskal Herriaren historian harriak duen zer esanaz , duen eraginaz eta berak harriarekin izan duen hartuemana modu berezian azalduko digu ordu bete inguru irauten duen emankizun poetikoan. [...]

rena|2019-06-20T19:39:23+02:00Ekainak 18, 2019|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

Torto

  "Torto jenio gaizto bat da, begi bakarrekoa eta gizajalea; Tartalo izenez ere ezagutzen dena. Euskal Heriko eskualde askotan ezaguna den arren, Gipuzkoako Goieriko sukaldeetan kontatzen diren elezaharrik ikaragarrienetan hitz egiten da hartaz. Esaten diren kontuen artean dago eskumenean jartzen zaizkion gazteak bahitu eta irensten dituela." Joxemiel Barandiaran Euskal Herriaren Mitologia I

rena|2019-06-14T12:24:48+02:00Ekainak 10, 2019|Joxemielen txokoa|0 iruzkin
Go to Top