EGIN BAZKIDE, JENTILBARATZA K.E.

https://youtu.be/ggp5YVXgmSY Kaixo, lagun. Orain urte batzuk ekin genion bideari sendo eta irmo helduta ari gara jorratzen jarri genituen helburuak. Oso pozik gaude egiten ari garen ibilbideaz, eta antolatzen ditugun ekintzek daukaten erantzuna eta oihartzuna da guretzat saririk handiena. Gau Ibilaldi Mitologikoa, Jentilen Etorrera, Ohitura Zaharren eguna, Mitoaldia, Mondeju Lehiaketa, Ipuin [...]

rena|2024-01-10T13:19:10+02:00Urtarrilak 10, 2024|Albisteak|0 iruzkin

Euskal Herriko ipuin eta mito zaharrak. Arantzazun.

Maiatzak 27, larunbata, 16:30etan. Aratzazun, Gandiaga topagunean Saio berezia eskainiko da Arantzazu Parketxean,  Euskal mitologiazko hainbat elezahar, mito, kondaira zein ipuin kontaketa saioa egingo da. Kontalaria “Marimunduko” izango da,  baina, ez da bakarrik etorriko… Aukera paregabea da, Jose Migel Barandiaranek jasotako kondaira mitologikoak ezagutu eta giro goxo eta magiko batean [...]

rena|2023-05-18T13:37:00+02:00Maiatzak 18, 2023|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

VIII. JENTILEN BARATZA IPUIN LEHIAKETA. SARITUAK

LH3 - LH4 1. Haizea Arin Conde (Eraztun harrigarria) 2. Aiur Arratibel Auzmendi (Torto borrokan) 3. Sara Morea Plaza(Maitasun arriskutsua) LH5 - LH6 1.Urtzi Urrestarazu Larrea (Olentzero eta Tortoren arteko haserrea) 2. Ainhoa Barandiaran Errandonea (Ahuntzak arriskuan) 3. Lier Imaz Arrondo (Mikel eta jentilak) DBH1-2 1. Ane Galparsoro Garmendia (Lurra [...]

rena|2023-03-04T00:48:05+02:00Martxoak 4, 2023|Albisteak|0 iruzkin

Marimunduko, GERNIKAKO Euskal Herria Museoan

Marimundukoren eskutik ipuinen mundu miresgarrian eta legenden lurraldean murgiltzeko aukera zabalduko zaigu. Euskal mitologiaz zipriztinduko dira saiora hurbiltzen diren guztiak: Basajaun, Basandere, Torto (Tartalo), Samartin Txiki, Sorginak, Aztiak, Lamiak eta hainbat pertsonaia mitologiko bizi diren inguru magikoan sartuko dira. Data: Otsailak 26 (igandea) Ordua: 12:00 Nori zuzendua: 5 urtetik aurrerako [...]

rena|2023-02-01T17:33:02+02:00Otsailak 1, 2023|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

IX. GAU IBILALDI MITOLOGIKOARAKO GOMENDIOAK

Gau Ibilaldi Mitologikoa, Ataungo herribide zaharrean egiten da. Bide zidorra,  Agauntza errekaren albotik doa eta asfaltatu gabe dago. Txanda bakoitzean 600 lagun joango dira, bidea estua da eta bide erdia gauez egiten da. Kontutan hartu beharreko gomendioak: -Haur txikiak etortzen badira, motxila edo besoetan eraman. Bidea ez da egokia kotxesiletarako. -Oinetako egokiak erabili. [...]

rena|2022-07-08T16:03:10+02:00Uztailak 8, 2022|Albisteak|0 iruzkin

GAU IBILALDI MITLOGIKOA, Uztailaren 9an

Ipuinak… leienda harrigarriak… Euskal Mitologian murgilduko gara Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan, Ataungo bihotzean. Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu lagun bidean zehar. Horretarako, garai bateko herri-bidean, oinez egingo dugu Barandiaran Museotik abiatu eta San Martingo plazara, 3 kilometroko ibilaldi harrigarri eta sorpresaz betea. Pertsona helduek, gazteek eta haurrek lasai asko egin [...]

rena|2022-06-07T12:21:51+02:00Ekainak 7, 2022|Albisteak|0 iruzkin

TROSKAETA KOBA BISITA GIDATUA

V. Mitoaldiaren lehen ekintza Troskaeta Koba Mitologikora bisita gidatua izango da. Ion Fontelaren eskutik eta Felix Ugarte espeleleologi taldearen laguntzarekin  Ataungo koba eder hau bisitatzeko aukera izango dugu. Irteera 8:30tan izango da Ataungo San Martin plazatik. Kobako bisita 90 minutukoa izango da. Troskaetako koba babesteko ikusle kopurua mugatua izango da [...]

rena|2022-06-07T12:58:06+02:00Ekainak 7, 2022|Albisteak|0 iruzkin

2022rako EGITASMOA

Jentilbaratza Kultur Elkarteak 2022rako egitasmoa aurkeztu nahi dizue: Ekainaren eta uztailaren artean. Mitoaldia izango da. Uztailaren 9an, Gau Ibilaldi Mitologikoa. Urriaren 23an, Ohitura Zaharren Eguna ospatuko da. Azaroan Mondeju Lehiaketa. Azaroan Ipuin kontaketa Ataun, Zegama eta Arantzazuko Museoetan. Eta Eguberrietan, Ibilaldi Magikoa Aralarren ! Bagatoz, bagatoz, … https://youtu.be/TnVI9Gd9Bsw

rena|2022-04-26T11:17:39+02:00Apirilak 26, 2022|Agenda, Albisteak|2 iruzkinak
Go to Top