Marimunduko, GERNIKAKO Euskal Herria Museoan

Marimundukoren eskutik ipuinen mundu miresgarrian eta legenden lurraldean murgiltzeko aukera zabalduko zaigu. Euskal mitologiaz zipriztinduko dira saiora hurbiltzen diren guztiak: Basajaun, Basandere, Torto (Tartalo), Samartin Txiki, Sorginak, Aztiak, Lamiak eta hainbat pertsonaia mitologiko bizi diren inguru magikoan sartuko dira. Data: Otsailak 26 (igandea) Ordua: 12:00 Nori zuzendua: 5 urtetik aurrerako [...]

rena|2023-02-01T17:33:02+02:00Otsailak 1, 2023|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

HITZALDIA, Bernardo Atxaga eta Miel Anjel Elustondo.

IV. Mitoaldia ekitaldien barruan, Bernardo Atxagak eta Miel Anjel Elustondok “MITOAK ETA KONTU ZAHARRAK, JOXE ARRATIBEL” izenburupean hitzaldi bat emango dute Ataungo Herri Antzokian, Urriak 1, 19:00tan. Sarrera doan izango da, baino aforoa mugatua denez, aurrez izena emandakoek lehentasuna izango dute. Ataunen Herri Antzokian Urriak 1 19:00tan Izena emateko: www.jentilbaratza.eus

rena|2021-09-21T12:00:17+02:00Irailak 21, 2021|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

IPUIN KONTAKETA ANTZEZTUA ARANTZAZUN, OÑATI.

Uztailaren 10ean, larunbatarekin, saio berezia eskainiko da Arantzazuko Gandiaga Topagunea I-ean , Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak antolatuta. Euskal mitologiazko hainbat elezahar, mito, kondaira zein ipuin kontaketa bi saio egingo dira. Kontalaria “Marimunduko” izango da, Maitane Aizpurua ataundarra eta Jentilbaratza Kultur Elkarteko kide, baina, ez da bakarrik etorriko… Aukera paregabea da, Jose [...]

rena|2021-06-21T19:14:10+02:00Ekainak 21, 2021|Albisteak, Ekintzak|0 iruzkin

Ipuin kontaketa antzeztua, ekainaren 19an Aiako herrian.

Ekainaren 19an, larunbatarekin, saio berezia eskainiko da Aiako probalekuan, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak antolatuta. Euskal mitologiazko hainbat elezahar, mito, kondaira zein ipuin kontaketa saioa egingo da. Kontalaria “Marimunduko” izango da, Maitane Aizpurua ataundarra eta Jentilbaratza Kultur Elkarteko kide, baina, ez da bakarrik etorriko… Aukera paregabea da, Jose Migel Barandiaranek jasotako [...]

rena|2021-05-19T14:44:15+02:00Maiatzak 19, 2021|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

IGARTUBEITI BASERRI MUSEOAN ERAKUSKETA BERRIA

Igartubeiti Baserri Museoan erakusketa berria, Pirinioetako mito eta kondairen inguruan, PATRIM+ Sareko kideek antolatuta. Aragoi, Kataluina, Frantziako mitoak daude, Mari eta Samartintxikiren ipuinarekin batera. Kondairen testuak, audioak... Euskeraz, gazteleraz, frantzesez, bakarra katalanez eta gaskoiez ere badago baten bat... Klikatu hemen.

rena|2021-01-30T18:47:26+02:00Urtarrilak 30, 2021|Albisteak|0 iruzkin

OLENTZERO (Euskal Herriaren Mitologia II, Joxemiel Barandiaran)

Olentzero Oiartzunen, Beran, Irunen, Donostian erabiltzen den izen honek baditu aldaerak euskal herriko herri desberdinetan. Izen honen eta bere aldaeren eremuak kostaldea eta Beterri hartzen du Gipuzkoan eta baita ere Nafarroako zati bat. - Olentzaro da Orexan, Lesakan eta Arakilen; - Orentzaro Zarautzen; - Onentzaro Andoainen; - Orantzaro Berastegi eta [...]

rena|2020-12-09T15:17:13+02:00Abenduak 9, 2020|Albisteak, Joxemielen txokoa|0 iruzkin

GAU IBILALDI MITOLOGIKOA ATZERATU DA

Ohar honen bitartez, Covid-19 gaitza dela eta hartu beharren dauden neurrien ondorioz, Jentilbaratza Kultur Elkarteak adierazi nahi du: Uztailean egiten den Gau Ibilaldi Mitologikoa urriaren 11ra atzeratu da. Zaindu zaitezte eta jarrai dezagun babesten Euskal Mitologia!

rena|2020-05-08T16:40:24+02:00Maiatzak 8, 2020|Albisteak|0 iruzkin
Go to Top