MITOALDIKO 2 HITZALDIAK

III. Mitoaldi honetan, euskal mitologiaren inguruan bi hitzaldi izango ditugu. Uztailak 5,  20:00 Hitzaldia: “Harria, maitasun istorioa”.   Iñaki Perurena. Astigarragako parkean.* Iñaki Perurena harriarekin datorkigu oraingoan ere, baina ez ohiko moduan, ordea. Euskal Herriaren historian harriak duen zer esanaz , duen eraginaz eta berak harriarekin izan duen hartuemana modu berezian [...]