Gau Ibilaldiko SARRERAK

Iritxi da egun haundia, VIII Gau ibilaldi Mitologikoa. *Sarrerak INTERNETEZ lortu dituzuenak, Barandiaran museoan egongo den mahaian zuen sarrera tiket batengatik trukatu behar duzue. *HERRIAN IZENA EMAN baduzu, Barandiaran museoan egongo den mahaian izena esan eta tiketa emango zaizue. Zuen zain izango gara.

rena|2019-07-12T11:10:36+00:00Uztaila 12, 2019|Albisteak, Ekintzak|0 iruzkin

VIII. GAU IBILALDI MITOLOGIKOA

Ipuinak... leienda harrigarriak... Euskal Mitologian murgilduko gara Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan, Ataungo bihotzean. Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu lagun bidean zehar. Horretarako, garai bateko herri-bidean, oinez egingo dugu Barandiaran Museotik abiatu eta San Martingo plazara, 3 kilometroko ibilaldi harrigarri eta sorpresaz betea. Pertsona helduek, gazteek eta haurrek [...]

rena|2019-06-25T18:54:56+00:00Ekaina 20, 2019|Agenda, Albisteak|0 iruzkin

MITOALDIA 2019 Bizi mitologia Ataunen

Uztailak 5,  20:00 Hitzaldia: “Harria, maitasun istorioa”.   Iñaki Perurena. Astigarragako parkean.* Iñaki Perurena harriarekin datorkigu oraingoan ere, baina ez ohiko moduan, ordea. Euskal Herriaren historian harriak duen zer esanaz , duen eraginaz eta berak harriarekin izan duen hartuemana modu berezian azalduko digu ordu bete inguru irauten duen emankizun poetikoan. [...]

rena|2019-06-20T19:39:23+00:00Ekaina 18, 2019|Agenda, Albisteak|0 iruzkin